Gothenburg Manifesto 2023. Building a stronger and resilient Europe izeneko dokumentuari erreferentzia eginez hasi da gaur konferentzia. Manifestuan jasotako 11 helburuen bidez, Gizarte Ekonomia garatzeko moduari buruz hausnartzen jarraitu nahi da, eta garapen ekonomiko eta sozialaren bilakaeran jokatzen duen paper garrantzitsua gizarteratzeko aukerak aztertu.
Pam Fredman Goteborgeko Unibertsitateko Iraunkortasun Zentroko jarduneko zuzendariak eta Nicolas Schmit Europako Lan eta Giza Eskubideen ordezkariak adierazi dutenez, Europako Batzordearen Gizarte Ekonomiari buruzko Ekintza Plana onartu eta abiarazi ondorengo lehen saioa izan da gaurkoa. Planak, bere aldetik, Europan Gizarte Ekonomiaren garapena bultzatzeko ekintza-ildoak eta ibilbide-orria jasotzen ditu.
Hala, Gizarte Ekonomiari lotutako sektoreko eta instituzioetako ordezkariak bildu dira egunotan topaketan, gizartearen 17 GJHetan laburbildutako erronka globalen inguruan lan egiteko. Hainbat panel eta bileraz osatutako programaren helburua lankidetza bultzatzea izango da, Europa osora zabalduko den Gizarte Ekonomiako ekosistema propio baten garapenean aurrera egiteko.