Berriak

Erronka demografikoa eta hirien erantzuna

Uda ikastaroan –azkenean azaroaren 30ean egin zen–, demografiaren arloan gizarte gisa daukagun erronka aztertu zen, hainbat ikuspegitatik. Bilbao Metropoli 30ek eta Donostiako Estrategia Bulegoak zuzendutako jardunaldia Miramar jauregian egin zen, EHUko Uda Ikastaroen barruan.

Previous Next

Ikastaroan, besteak beste, lanaren, aniztasunaren, sistema soziosanitarioaren, zahartzearen, osasunaren eta jaiotza-politiken arloko hainbat adituk parte hartu zuten eta ondorio asko mahaigaineratu zituzten: jaiotza-tasa sistemari eusteko beharrezko kopurutik urrun dagoela, bizi-itxaropen handiak populazio urtetsua edo oso urtetsua izatea dakarrela, egoera demografiko zailaren inguruko kontzientzia sozial eta politikoa falta dela eta egoera horren arabera jokatu behar dela gaur, orain, neurriek epe ertain-luzean ondorioak izateko.

Egoera genero-ikuspegiarekin jorratu behar dela esan zuten parte-hartzaile guztiek.

Kepa Kortak, Estrategia Bulegoko zuzendariak, biztanleen piramidea iraulia izanik datozen urteetan aurrean izango dugun eszenategi korapilatsua azaldu zuen bere hitzaldian. 2014 eta 2050 artean, berrogei herrialde eta eskualdetako biztanle kopurua txikitu egingo da; bederatzi herrialdetan, berriz (Ameriketako Estatu Batuak, Etiopia, India, Indonesia, Nigeria, Pakistan, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Tanzania eta Uganda), planetan aurreikusten den populazio-hazkundearen erdia baino gehiago metatuko da.

Egoera horren aurrean, Europar Batasunak demografia arloan egin dituen gomendioetako batzuk planteatu zituen Kortak. Adibidez: familien baldintzak hobetzea eta demografia berritzea (lana eta familia uztartzeko politikak eta genero-berdintasuna); lanpostu gehiago eta lan-bizitza luzeagoak; finantza publikoen iraunkortasuna ziurtatzea, sistema sozialak, erretiroak, osasun-arreta eta beste erreformatuz; zahartze aktiboa sustatzea, adineko pertsonei rol gailena emanda; eta herrialdeen agenda politikoetan lehen mailako estrategia global integralak ezartzea. Azken finean, ongizate estatuaren sistemaren iraunkortasunari buruzko gogoeta lasaia egitea, oro har, eta bereziki, erretiroen sistemari buruzkoa.

Ana Sanchok, Bilbao Metropoli 30 erakundeko berrindartze eta komunikazio arloko arduradunak, Suedian azken urteetan aurrera eraman dituzten jaiotza-politikak izan zituen hizpide nagusi bere hitzaldian –Suedia herrialde eredugarria arlo horretan.

Ildo horretan, datu interesgarriak eman zituen Suedia, gaur egun, family friendly herrialdea izatearen zergatia erakusteko; bizitzako alderdi guztietan da gainera, ez lan arloan bakarrik.  Hainbat neurri nabarmendu behar dira: jaiotza-politikak –16 hilabeteko amatasun bajak–, hezkuntza publikoaren doakotasun unibertsala, Lehen Hezkuntzatik unibertsitatera arte, aitatasun bajak –azken urteetan jauzi kuantitatibo bat egin dute, % 6tik % 80ra igaro baitira– eta emakumeei beren lan karrerak egiteko gizonen aukera berdinak izatea ahalbidetzen dien ibilbide luze bat. Gaur egun, Suedian bizi diren emakumeen % 77k etxetik kanpo lan egiten dute.

José Miguel Ayerzak, ADEGIko idazkari nagusiak, lan-merkatuaren egoera azaldu zuen, Gipuzkoako enpresen ikuspegitik, Gipuzkoako enpresariek 2015ean egindako azterketak mahai gainean jarrita.

Ayerzak arlo horretako etorkizuneko erronka nagusiak aipatu zituen. «Enpresa kultura berri» baten alde egin zuen; hau da, enpresa-proiektuetan enpresaren eta langilearen konpromisoa barne hartzea, lana eta familia uztartzeko eta genero-berdintasuna gauzatzeko erabakitasun argia izanda. Etengabeko prestakuntzaren eta eguneratzearen beharra nabarmendu zuen, batez ere, gazteei begira. Gainera, Gipuzkoako enpresek jada, gaur egun, dauzkaten lanpostu-eskaerak betetzeko kualifikazio maila handiko pertsonak erakarri beharra azpimarratu zuen.

Bestetik, Iñaki Berraondok, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Plangintzako zuzendariak, arlo soziosanitarioaren ikuspegitik, Euskal Autonomia Erkidegoak, gaixotasun kroniko degeneratiboak, eta beraz, mendekotasun maila handia, dauzkaten gero eta pertsona gehiago izanik, gainditu beharreko erronka planteatu zuen.

Berraondok nabarmendu zuenez, osasun-eredua aldatu eta aldagai demografiko eta epidemiologiko horietara egokitu behar da, finantzamendu gabeziari aurre egiteko. Ildo horretan, arlo soziosanitarioan aurrera eramaten ari diren eta emaitza onak izaten ari diren ekintza eta jarduera batzuk mahaigaineratu zituen. Esaterako, osasun-zerbitzuan rol berriak sortzea, gizarte-zerbitzuen eta osasun-zerbitzuen artean zeharkako arreta integrala emateko, eta Euskadin arreta integraturako erreferentziazko esparru bat sortzea.

Myrtha Casanovak, Aniztasuna Kudeatzeko Europako Institutuko sortzaileak, uda ikastaroaren goizeko saioari amaiera eman zion. Bere azalpenean, UNESCOk 2001ean gizadiaren ondare bihurtu zuen arlo batean, kultur aniztasunean, jarri zuen arreta.

Ildo horretan, nabarmendu zuenez, «aniztasuna enpresen betebehar gisa kudeatu behar da, ez moda iragankor gisa». Zehaztu zuenez, eskualdeetan eta hirietan aniztasunaren kudeaketak «bitarteko naturalen eta biztanleen espektatiben artean garapen jasangarria sortzen du» eta horrek emaitza onak ematen ditu, enpresetan pertsonak kudeatuz, eta aldi berean, inguruko eragileekiko harremanak hobetzen ditu.

Arratsaldean, Eguzki Urteagak, Soziologian doktore eta EHUko irakasleak, jaiotza-politiken ikuspegitik aztertu zuen demografiaren problematika. Testuinguru horretan, eszenategi nahiko etsigarria erakutsi zuen. Jaiotza-tasa sistemari eusteko beharrezko kopurutik urrun dagoela, bizi-itxaropen handiak populazio oso urtetsua izatea dakarrela, egoera demografiko zailaren aurrean kontzientzia sozial eta politikoa falta dela eta egoera horren arabera jokatu behar dela gaur, orain, neurriek epe ertain-luzean ondorioak izateko.

Urteagak ziurtatu zuenez, jaiotza-tasa onargarria izateak konfiantza eta herrialde baten etorkizunaren aldeko apustua adierazten ditu. Hori gabe, herrialdearen etorkizuna hipotekatuta dago.

Egoera horren aurrean, Urteagak Europako jaiotza-tasa handitzeko hainbat neurri hartzearen alde egin zuen. Gazteak gaur egun baino lehenago emantzipatzea bultzatzea (Espainiako batez bestekoa 34 urtekoa da, Suediakoa 20 urtekoa eta Frantziakoa 22 urtekoa), emantzipatzea ahalbidetzeko etxebizitza-politikak ezartzea, laneko eta ikastetxeetako ordutegiak bateratzea, lana eta familia uztartzea, genero-berdintasuna, eta batez ere, familia arloko politikak gastu ez baizik eta etorkizunerako inbertsioa direla ulertzea.

Silvia Urrak, biztanleen zahartzearekin lotutako eraikuntzako eta I+G proiektuetako TECNALIAko adituak, hirigintzaren, etxebizitzaren eta ingurune urbanoen ikuspegitik aldaketa demografikoari ematen ari zaizkion erantzunetan sakondu zuen. Euskadiko adineko pertsonen % 83k etxean bizi eta zahartu nahi duenez, behar berrietara egokitutako etxebizitza multzo bat edukitzea lehentasunezkoa da, bere arabera.

Testuinguru horretan, Ermuan berriki egin duten eraikuntza moten azterketa bat xeheki azaldu zuen Urrak. Proiektuaren helburua hauxe zen: etxebizitza arloko esku-hartze gida bat eratzea, etxebizitzak pertsonen beharretara egokitu ahal izateko datu multzo bat jasotzeko.

Mahai-inguru batekin bukatu zen ikastaroa. Bilbao Metropoli 30eko Ana Sanchok, Gasteizko Udaleko ordezkari Olga Elena Oteizak eta Donostiako Estrategia Bulegoko ordezkari Kepa Kortak parte hartu zuten.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak