Berriak

Eneko Goiak pandemiaren ostean hiriak etorkizunean izango duen egoeraren errepasoa egingo du Gizarte Kontseiluaren bileran

Hiriko organo aholku-emaile gorenak urteko lehen bilera ospatuko du bihar, aurrez aurre eta Donostiako Kursaalean 19:00etan.

Daniel Zulaika Gizarte Kontseiluko presidenteak hiriko organo aholku-emaile gorenaren 2021eko ekitaldiko lehen bilera aurkeztuko du. Hitzordua bihar, ekainaren 10ean, izango da, 19:00etan, Kursaalen. Beste behin ere, sektore ezberdinetako eragile garrantzitsuek hartuko dute parte, eta COVID-19aren ostean hiriak bizi duen egoeraren eta etorkizunaren errepasoa egingo dute.

Lehenengo parte-hartzea Eneko Goia alkatearena izango da eta, hain zuzen ere, pandemiak Donostian izan dituen ondorioen balantzea egingo du, baiana etorkizunera ere begiratuko du.

Radio San Sebastián - Cadena SER irratiko Oscar Tellez zuzendariak, bere aldetik, komunikabideen papera eta horiek etorkizunari buruzko eztabaidan duten garrantzia izango ditu hizpide.

Ondoren, Raquel Barroso Elkartu elkarteko ordezkariak hartuko du hitza, eta bertatik bertara kontatuko du nola bizi izan duten pandemia euren kolektibotik.


Borja Corominasek, Donostiako Udaleko PPko zinegotziak, bere taldeak COVID-19ari buruz eta hirian bizi izandakoari buruz egindako hausnarketa ekarriko du, eta Nekane Arzallus Hirigintza Iraunkorreko zinegotziak, Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berriaren sorkuntzarako prozesuaren aurkezpenarekin jarraituko dio.

Amaitzeko, Kepa Korta Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendariak gure egungo eredu demografikoak Donostia 2030era begira dituen ondorioez hitz egingo du.

Topaketa galdera eta eskaeren atalarekin amaituko da.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak