Eneko Goiak adierazi zuenez, Udala 2030eko Hiriko Plan Estrategikoaren diseinuan murgilduta dago. Urriaren 31n ospatutako Politika Orokorrari buruzko urteko adierazpenaren osoko bilkuran, Donostiako alkateak hiriko eragileen batasunaren eta lan bateratuaren alde egin zuen. "Herritarrak harro sentituko diren Donostia eraikitzeko, gizarte kohesionatu, inklusibo eta inplikatu batean adierazitako balioengatik, bai eta bake-kultura baten alde egindako lanagatik ere, sormena zein gizarte kohesioa bultzatzeko kultura indartzen duena, alegia”, esan zuen.
Testuinguru honetan, Gizarte Kontseilua eta izendatu berri diren bere Presidente eta Presidenteordea, Daniel Zulaika eta Pilar Lekuona, hain zuzen ere, aipatu zituen eta Batzorde Iraunkorra “ etorkizunerako irudikatzen dugun hiria lortzeko behar den estrategia finkatzeko ezinbesteko tresnak bezala”. Puntu honetan, hain zuzen, egungo 2020ko Plan Estrategikoan jasotako hiriaren ikuspegian zehaztutako helburuak lortzeko lana egitearen aldeko apustua egin zuen.
"Hiri irekia, abegikorra, dinamikoa, anitza eta kosmopolita; izaera eta identitatearekin, bere nortasun-ezaugarriak gordetzen eta indartzen jakin duena, non euskal kulturaren eta euskararen aldeko bultzada nabarmentzen den. Etorkizuna duen hiria, gazteria eta talentua erakarri eta bertan mantentzeko gai dena, eta belaunaldien arteko harremanak, familien arteko sareak eta komunitarioak errazten dituena, non bizitzea eta gozatzea merezi duen ", adierazi zuen.
Donostia bat "Ingurumenaren ikuspegitik jasangarritasun-eredua ere dena, eta I+G+iri lotutako ekonomia oso bat sortzen jakin duena, zientzian eta teknologian nazioarteko erreferentean bihurtuz", besteak beste.
Hau da, "pertsona bakoitzak bere bizi proiektua ahalik eta bizi baldintza onenetan garatu ahal izango duen hiri bat", ondorioztatu zuen.
OHARRA: Hitzaldi osoa ondorengo estekan.