Berriak

Ehun pertsonek "Zero karbono, hiria" eztabaidan parte hartu dute, CIDEU Biltzarraren ardatzetako baten baitan

Kongresuaren helburu nagusia «hiria berriro pentsatzea» da, eta jasangarritasunaren alde lan egiten jarraitzea zehaztu dute herritarren bizi-kalitatea hobetzeko balio bezala

Previous Next

Iberoamerikako Hirien Sarea, CIDEU, partaide eta hizlari gehiago jasotzen ari da egunotan, guztiak ere beren ekarpenak eginez, zertarako eta «hiriak berriro pentsatzeko» eta, horrekin batera, herritarren bizitza-kalitatea hobetzeko hirien balioa handitzen den aldi berean.

Gaur goizeko lan-saioan, Donostiako, Cuencako (Ekuador) eta Zaragozako ordezkariek beren hirietan sustatutako esperientzia eta proiektu aitzindariak azaldu dituzte, guztia ere «zero karbonodun hiriak» lortzeko bidean.

Proposamen eta esku-hartze oso desberdinak aurkeztu dituzte, berez eta maila guztietan oso desberdinak diren hirietan egindakoak. Esate baterako, Cuencan lursailak erosi dituzte hiria zeharkatzen duten lau ibaien inguruan –udalerria urez hornitzeko baldintza egokiak bermatzeko eta herritarren eskura aisialdirako gune gehiago ipintzeko–, edota Donostian egindako apustua bidegorrien alde, mugikortasun bertikala eta «oinekin pentsatutako hiria» lortzeko helburuz.

Carlos Orellana Cuencako zinegotziak «Cuenca sostenible» proiektuan bildutako esku-hartzeak azaldu zituen. Proiektu horren oinarrietako bat herritarren parte-hartzea da. Cuenca Gizateriaren Ondare da, eta lau ibaik zeharkatzen dute; udalerriak hainbat lursail erosi ditu ibaien ibilguen inguruan hiriko berdeguneak hobetzeko, haurrentzako parke gehiago egiteko, bidegorriak prestatzeko eta nahita eragindako baso-suteen kalteak saihesteko.

Cuenca herritarrentzako toki gehiago irabazten ari da, urte amaieran martxan jarriko den tranbia bat abiarazita eta oinezkoen plan bat prestatuta. Azken horren helburua trafikoak itotako bideen «kolesterola murriztea» da, Ekuadorren urtean ibilgailu kopurua gehien handitzen den hiria baita.

Ingurumen-kutsadurari edota kutsadura akustikoari buruzko ordenantzak beren egin dituzte herritarrek; era berean, Cuencako biztanleek ikusiko dute zabortegi batean bete-lan sanitarioa egin ostean biogasa egiteko lantegi bezala erabiliko dutela. Horri esker, 70 tona CO2 gutxiago isuriko da atmosferara, edota 8.000 familia hornitzeko elektrizitatea sortuko da.

Andeetako hiri batetik Aragoiko bihotzera: udal-gobernua esperientzia aitzindariak ari da egiten etxebizitza sozialetan energetikoki eraginkorrak diren errehabilitazio-lanak egiteko. Ekuadorretik etorritakoen ondoan proiektu oso desberdinak dira, baina biek ere alderdi oso garrantzitsu berbera partekatzen dute: herritarren parte-hartzea.

Pablo Muñoz alkateordeak gaur goizean adierazi du ezin dela «hiri jasangarririk lortu herritarren partaidetza kontuan hartu gabe», eta herritarrek «politika publikoak kudeatzen eta diseinatzen» parte hartu behar dutela.

Muñozek New Old eta Built Heat proiektuak azaldu ditu. Lehendabizikoa 85 etxebizitzatan egin da, eta diseinua eta aplikazioa bizilagunekin batera gauzatu da; izan ere, haiek erabaki dute, konparazio batera, energia hartzeko sistema (etxeetara energia eta ur beroa eramaten duten sistema berritzaileak) komuna izatea, baina banaketa-sistema etxez etxekoa, harreman-arazoak eta tankera horretakoak saihesteko.

Barruko patioaren beheko aldea argiztatzeko ere eskatu zuten. Konponbidea zera izan zen, eraikinaren punturik baxuenetara eguzkiaren argia eramaten duen eguzki-tutu bat.

Bigarren proiektua aitzindaria da, eta Britainia Handian, Italian eta Zaragozan ari dira probatzen. Guztira 15 enpresak parte hartzen dute; etxebizitza bakoitzaren barruan sistema konpaktu bat instalatzen dute energi banatzeko sistemara konektatuta, eguzki-plaken bidezkoa.

Proiektuaren helburua pobrezia energetikoa murrizteko urratsak ematea da, bizilagunen eskariei erantzunda, «gizartearen jabekuntzan» pausoak emanda eta administrazioaren aldetik «jardunbide egokiak» sustatuta.

Berdeguneak ugaritzea eta etxebizitza kontuen ondoren, Donostiak mugikortasun jasangarria izan du hizpide. Oinezkoentzako guneen aldeko apustua, bidegorrien sarea, mugikortasun bertikala eta kutsatzen ez duen garraio publikoa dira proiektuaren ardatzak.

Donostiako Udaleko Ingurumeneko zuzendari, Josu Beneitok, «oinekin pentsatutako hiriaren kontzeptuaz» ere hitz egin du: oinez eta bizikletaz ibiltzeko hiriari buruz, alegia. Hori dela eta, Donostiak, hiri txikia izanik ere, 60 km bidegorri baino gehiago ditu, eta harro erakusten du hiru hondartzak batzen dituen oinezko bidea. Era berean, lurpeko aparkalekuak ugaritu ditu, gainazalean espazioa ugaritu ahal izateko.

Beneitok adierazi du hurrengo urtean Donostiak «trenaren pasabidea» ere izango duela; hau da, trenaren bidea lurpetik igaroko da, eta, horri esker, Hendaia eta Donostia lotzen dituen treneko erabiltzaile kopurua hirukoiztea aurreikusten da.

Horrenbestez, jasangarritasuna izan da gaur goizean gehien entzun den kontzeptuetako bat. Hala, antolatu diren tailerrek ehun parte-hartzaile inguru izan dituzte, guztiak ere esperientziak, erronkak eta konponbideak partekatzen.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak