Berriak

DSS2016EUk uda-gau bateko ametsa biziko du

2016 udako une indartsuenetako bat izango, literatur historiaren obra ezagunenetako bat, William Shakespeareren “Uda-gau bateko ametsa” 2016ko udako solstizioan antzeztuko da Donostian. Duela gutxi ezagutu dugun kultur proiektua da, Ahotsen Itsasargiaren barnean da eta udazkenean bere lehenengo urratsak ematen hasia da.

Halaber, Transcreativa proiektua abiatu da kultur eta sormen alorretan gazte langabetuei zuzendua.

2016. urtean, William Shakespeareren lan magikoena aire zabalean ikusteko aukera izango da Kristina Enea parkean, Donostiako txoko zoragarrienetako batean, idazle ingelesaren heriotzaren 400. urteurrenarekin bat eginez: Uda-gau bateko ametsa.

Obrak Europan duen garrantzia nola testuaren ospea aintzat hartuta, Donostia 2016 proiektuaren udako programazioaren apustu erakargarrienetako bat izango da. Proiektu hau, hain zuzen, DSS2016EU-ren jatorrizko kultur programak jasotzen zuen, Ahotsen Itsasargia ardatzaren barruan.

Horrela, Cristina Enea parkea baso magiko bilakatuko da, kontakizunaren kokaleku den lorategia edo basoa berregiteko. Publikoa, halabeharrez, ametsez, maitasunez eta magiaz betetako komedia honetan murgilduko da, obraren garapena jarraitu nahi izanez gero, agertokian barrena mugitu beharko baita. Publikoaren parte-hartzea sustatuko duen egokitzapena ere egingo da. Adibide moduan, tutorial bat jarriko da sarean, koreografiaren pausoak ikasi ahal izateko.

Aurreikuspenen arabera, 2016ko ekainaren 21ean estreinatuko da obra, eta lau astetan zehar egunero antzeztuko da; ondoren, beste euskal hiri batzuetan erakutsiko da seguruenik.

Uda-gau bateko ametsa zenbait hizkuntzatan antzeztuko da: gaztelaniaz, ingeles modernoz eta euskaraz. Juan Garzia Garmendia euskal idazle eta itzultzailea, hain zuzen, itzulpena egiteaz arduratzen ari da. Lan hau dela eta hainbat jarduera egingo dira itzultzailearen sukalde-lana ezagutzera emateko. Horrela, herritarrek itzulpenaren xehetasunak ezagutzeko aukera izango dute, bai eta prozesuan parte hartzeko aukera ere.

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE), DSS2016EUren laguntzarekin, zenbait jarduera antolatu ditu “Shakespeareren Ametsa biziarazten” ekimenaren baitan, obraren itzulpena partekatu, gizarteratu, eztabaidatu eta, azken batean, aberasteko xedearekin.

Bertsolaritzari lotutako pertsonek parte hartze garrantzitsua izango dute honetan. Halaber, urriaren 30ean Lugaritz Kultur Etxean bertsolaritzari lotutako pertsonen konplizitatea izango duen egitasmoa burutuko da. Shakespeareren obra honek neurria eta errima duen bertsoz osatuta egotea baitu bereizgarri, eta horrek nabarmen baldintzatzen du itzultzailearen zeregina. Honako erronka hau aurkeztuko zaie bertsolaritzako ikasleei: zer gertatzen da bertsolaritzari dagozkion teknikak Shakespeareren obra baten itzulpenean aplikatuz gero.

Bestetik, azaroaren 20an mahai-ingurua egingo da Udal Liburutegiko sotoan, eta, bertan, Uda-gau bateko ametsa obraren euskarazko hiru itzulpen elkarren artean alderatuko dira: Bingen Amezagarena, Bedita Larrakoetxearena eta, berriena, Juan Garziarena.

Azaroaren 27an, berriz, Ángel Luis Pujante, Shakespeareren obren gaztelaniazko zenbait itzulpenen egilea eta Juan Garzia bera 2016 Gunean elkartuko dira Uda-gau bateko ametsa obraren bertsio ingelesa eta gaztelaniazkoa erkatze aldera.

“Shakespeareren Ametsa biziarazten” ekimenari amaiera emateko, abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Uda-gau bateko ametsa obraren euskarazko bertsio berria zintzilikatuko da EIZIEren web-orrian, edonork dohainik deskargatu dezan.

Bestalde, Donostia 2016 BulegoakTranscreativa proiektua ez ezik, langabezian dauden gazteentzako Sormen Poloak aurkeztu zituen.

Doako prestakuntza saioak eskainiko ditu programak, eta gazteek Kultur eta Sormen Industrien sektoreko (diseinua, publizitatea, ikus-entzunezko baliabideak…) enpresa errealen arazo errealak ebazten ikasiko dute, enplegua lortzeko aukerak hobetze aldera.

Sormen Polo horiek 18 eta 30 urte bitartean dituzten, langabezian dauden eta goi-mailako zein unibertsitateko prestakuntza duten gazteei zuzentzen zaizkie. Gazteek Kultur eta Sormen Industriak (ICC) ezagutzea eta sektore honetan izan ditzaketen enplegu aukerak sustatzea du helburu prestakuntza programa honek.

Polo horiek TRANSCREATIVA proiektuan txertatuta daude. Proiektu europar hau Europar Batasuneko Interreg IV B SUDOE Programak finantzatzen du eta SINNERGIAK Social Innovation (EHU) zentroak kudeatu. Euskadi, Akitania eta Portugal hiru ekimen nagusiren bidez lotzen ditu zentroak:

  • Hiru eskualdeetan Sormen Industrien mapa egiteko ikerketa akademikoa.
  • Sormen enpresekiko transferentzia teknologikoa (prototipoak).
  • Berrikuntza soziala, langabezian dauden gazteen enplegu aukerak sustatzea abiapuntutzat hartuta.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak