Bertan erabaki da Donostia 2016 izatea datorren urteko urriko topaketa antolatuko duen erakundeak. Zuzendari orokorrarekin batera Kosicera bertaratu dira Mattijs Maussen, DSS2016EUko nazioarteko aholkularia, eta Eneko Garate, Nazioartekotze-arduraduna.
Itziar Nogerasen esanetan, “lehen eskuko informazioa jasotzea beti ematen dizkizu ikuspegi berriak; era berean ikusten duzu nahiz eta proiektuak ezberdinak izan denak prozesu berdintsuetan ibili gara.
Hiriburuetako arduradunak bat datoz komunikazioaren garrantzian eta programa kulturalekin behar duen loturan.
Ezinbestekoa da eduki interesgarriak sortzea, batik bat artisten eta hiritarren artean konexioa eta erlazioak sortarazten dituzten edukiak. Ondarea izan zen jorratu zen beste gai nagusia; ondarea lan ondo egitea besterik ez da, hau da, etorkizunera begira, hiriburuaren ostean, bermatuko duenak kulturarekiko egiteko erak, erlazioak eta praktikak eraldatzaileak “.Bestalde, topaketan aritu ziren bai hiriburuetako artista, lantalde eta hiritarren trukeaz, eta baita herritarren eta artisten partaidetzaz ere.
Honelako topaketak urtean bitan ospatzen dira, eta Donostiakoaz gain erabaki zen hurrengo ECOC topaketa 2014ko martxoan izatea Monsen (ECOC 2015).
Kosice 2013k antolatutako topaketan hiriburu hauetako ordezkariak egon dira: Liverpool 2008, Stavanger 2008, Ruhr 2010, Pecs 2010, Turku 2011, Tallin 2011, Maribor 2012, Guimaraes 2012; aurtengo hiriburua den Marseille 2013, eta datorren urtetan ECOC izango diren Riga 2014, Umea 2014, Mons 2015, Plzen 2015, Wroclaw 2016, Pafos 2017, Leeuwarden 2018 eta Valletta 2018.