Cadena ser – Radio San Sebastian irratiko "Hoy por hoy San Sebastián" saioaren baitan, Donostiako Udaleko Gizarte Kontseiluak aurten antolatuko duen lehenengo eztabaida berezia ospatuko du bihar. Hiriko organo aholku-emaile gorenaren helburua da gaurkotasuneko gaiak hainbat eragileren ikuspegitik lantzea eta parte-hartzea sustatzea.
Biharko zehaztuko egitaraua honako hau izango da:
“Tokiko merkataritzaren irtenbidea online plataformetan al dago?”
-Eguna eta ordua: otsailaren 4an, 13:00-14:00h.
Lekua: Radio San Sebastián – Cadena SER (102.0 FM / 1044 OM). (Portuetxe Kalea, 51, 20018 Donostia, Gipuzkoa).
Parte-hartzaileak:
Hasiera
Daniel Zulaika (Gizarte Kontseiluko lehendakaria).
Hizlariak
-Marisol Garmendia (Ekologia, Osasun Publikoa, Garapen Ekonomikoa eta Enpleguko zinegotzi delegatua).
-Estibaliz Tello (Euskomer eta Tello oinetakoak).
-Iñigo Garcia, (San Sebastián Shops).
-Itziar Garcia, (San Martin Merkatua).
Aurkezlea eta moderatzailea:
-Eva Monente, “Hoy por hoy San Sebastián” saioaren zuzendaria.
SAIOAREN AUDIOA HEMEN. 0:53-1:40 MINUTUA.