Donostiako Gizarte Kontseilua hiriarekiko ikuspegi eta interes ezberdinak dituzten erakundeekin eta norbanakoekin osatutako taldea da, donostiarren bizi-kalitatea hobetzeko eta haien arteko kohesioa sustatzeko lan egiten duena.
Kontseilua 77 lagunek osatzen dute egun, hala nola, Udaleko eta hirian eragiten duten gainerako instituzioetako ordezkariek; hezkuntzaren, kulturaren, kirolaren, zientziaren eta beste hainbat alorren inguruan jarduten diren erakundeetako arduradunek; hiriko hedabideetako zuzendariek; hiriko sindikatu nagusietako ordezkariek; hainbat auzo elkartetako arduradunek; hiritarrek; eta orotariko gaiak lantzen dituzten kontseiluetako kideek.
Bideoa
Gizarte Kontseiluak prestatutako bideoetan lehenak Zinegotzi baten azalean du izena, eta Kontseiluko kide diren Udaleko bost ordezkarik hartu dute parte bertan:
-
Eneko Goia Donostiako alkateak (PNV)
-
Aitzole Araneta Elkarrekin - Donostia alderdiko zinegotziak
-
Marisol Garmendia PSE alderdiko zinegotziak
-
Markel Ormazabal EH-Bildu alderdiko zinegotziak
-
Borja Corominas PPko zinegotziak
Haien eguneroko jarduna eta Gizarte Kontseiluko kide izateak egiten dien ekarpena izan dute hizpide ikus-entzunezkoan.
Bideoa ikusgai dago lotura honetan.