Berriak

Donostiako Gizarte Kontseiluak Bartzelonako Consell de Ciutat-en 20. urteurren ekitaldian parte hartu du

Bartzelonako Consell de Ciutat partaidetza-organo nagusiak 20 urteko ibilbidea ospatzeko ekitaldia egin du Bartzelonako Udaleko Saló de Cent aretoan. Saioan izan dira hainbat hiritako Gizarte Kontseiluetako ordezkariak, hala nola, Daniel Zulaika Donostiako Gizarte Kontseiluko presidentea; organo parte-hartzaile hauen erronkei eta aukerei buruzko mahai-inguruan hartu du parte, hain zuzen.

Ekitaldia Jaume Collboni Bartzelonako alkatearen ongietorriarekin hasi da, eta bi hamarkadako herritarren parte-hartze ibilbideko mugarriak errepasatu ditu jarraian, bideo baten bidez. Ondoren, parte-hartze prozesuetan aditua den Quim Bruguék hartu du hitza, gaiaren inguruko hitzaldia eskaintzeko, eta segidan, mahai-ingurua egin dute Lleidako Hiri Kontseiluko Eva Cristina Saiz, Bartzelonako Consell de Ciutateko presidenteorde Montserrat Morera eta Donostiako Gizarte Kontseiluko ordezkari Daniel Zulaikarekin.

Zulaikak, bere aldetik, Donostiako Gizarte Kontseilu egiten ari den lanean jarri du azpimarra, herritarrentzat funtsezkoak diren arloetan oinarrituta eta hiriko udalarekin lankidetzan ari baitira: "Lehentasunezko gaiak jorratzen ditugu, hala nola, etxerik gabeko pertsonen egoera eta Donostia klima-aldaketara egokitzea. Gainera, Herritarrek Zientzian Parte Hartzeko Plataforma bat bultzatu dugu, donostiarrei hirian garatzen ari diren ikerketa zientifikoko prozesuetan integratzeko aukera emateko", adierazi du.

Zulaikak, halaber, Donostiako Gizarte Kontseiluko kideen profil aniztasuna nabarmendu du, gaiak ikuspegi askotatik lantzeko aukera ematen baitu eta erabakiak hartzeko prozesua aberastu. "Gizarte Kontseilua garrantzi handiko eztabaida-foroa da hiriari eragiten dioten gaietarako, eta diziplina anitzeko ikuspegiak gai konplexuen ulermen globala errazten du", gaineratu du.

Ekitaldiari amaiera emateko, Auzoen Plana, Adinekoen Sustapena eta Hezkuntza zinegotzi Lluis Rabellek hartu du hitza, eta jai-giroko ospakizunarekin bukatu da saioa.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak