Berriak

Donostiako auzoen gaineko hiru ikuspegi

Donostiako Gizarte Kontseiluak Donostiako auzoen bilakaerari buruz antolatutako topaketak agerian utzi du ingurune hurbilean komunitatea sortzeak eta espazioak barruti bakoitzeko bizilagunen beharretara egokitzeak duen garrantzia.

Gaur egun 21 auzo ditu Donostiak, "bakoitzaren mugak zehaztea oso zaila den arren", adierazi du Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako, Gizarte Ekintzako eta Auzoetako zinegotzi ordezkari Maria Jesus Idoetak saioaren hasieran. Eva Monentek gidatutako SER kateko Hoy por Hoy San Sebastián saioan izan dira berarekin RAZ bulegoaren sortzaileetako bat eta Donostiako Arkitektura Eskolako irakasle elkartua den Ander Gortazar Balerdi eta Bidebietako Auzo Elkarteko eta hiriko Ekialdeko Barrutiko Batzarreko kide Jon Tamayo.

Idoetak azaldu duenez, auzoen bilakaera askotarikoa izan da, baina "guztiek bilakaera positiboa" izan dutela azpimarratu du, Udalaren inbertsioari esker: 2024an 67 milioi euro inbertitu ziren auzoetan; horietatik 44 milioi jarduera zehatzei dagozkie, eta gainerako 23 milioiak hiri osoan egiten diren lanei lotutakoak dira: asfaltatze-lanak, inausketa, haur-parkeak berritzea, etab. "Auzoak pertsonek egiten dituzte, eta, horregatik, ezinbestekoa da hirigintza-proiektuak sustatzeaz gain, gizarte-proiektuak ere bultzatzea", hala nola, Erlauntza edo Ongi Etorri Ikastolara proiektuak, adinekoen edota adingabe migranteen integrazioa errazteko helburua dutenak.

Gortazarrek, bere aldetik, ehun ekonomikoaren garapenak sortutako onuretan jarri du arreta, legeek espazio publikoaren erabilerari buruz ezarritako oinarrietatik haratago: "Merkataritza eta ostalaritzaz gain, onuragarria da negozioak, bulegoak... kalean bertan egotea, errealitatearekin harreman zuzenean eta poligonoetatik kanpo". Eta 15 minutuko hiriari lotutako topofiliaren kontzeptua azaldu du, pertsonaren eta bizi den lekuaren arteko loturari erreferentzia egiten diona: "Beste alderdi batzuetan zentratzen garen arren, oso garrantzitsua da nork bere auzoa gustuko izatea, polita iruditzea eta bertan bizi nahi izatea".

Tamayoren aburuz, bestalde, auzoek aukerak eskaini behar dituzte: "Auzo guztiak ez dira berdinak, eta Auzo Elkarteak gara herritarren eskaerak Udalari helarazteaz arduratzen garen bitartekariak". Nahiz eta batzuetan parte-hartzea nahi baino txikiagoa izan, Bidebieta auzoa "zoragarria" dela eta hobekuntzak egiten ari direla nabarmendu du, besteak beste, partaidetza-prozesu baten bidez diseinatutako parke berria edo udaberrian abiatu nahi duten bigarren eskuko eta tokiko produktuen azoka txikia.

Programa osoa entzungai duzue esteka honetan.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak