Donostiako alkate Eneko Goiak eta Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Kortak ezagutzera eman zuten Hiritarren pertzepzioari buruzko inkesta. Eta inkestaren ondorioa da, biztanleek nota altua ematen diotela Donostiari. Izan ere, 10etik 8,75eko batezbesteko nota ematen dio Donostian bizitzearen gogobetetze mailari.
Ondoren, egoera pertsonalarekiko gogobetetze maila (7,23), udal ekipamenduen balorazioa (6,8) eta ingurumena daude (6,8).Inkestak, hirian gutxien baloratzen diren edo inkestariei gehien arduratzen dieten zenbait alde agerian jartzen ditu. Etxebizitzara arrazoizko prezio batean sarbidea, Donostia ez dela hiri garestia pentsatzeak edota hiritik aireportura lotura daude zerrenda horren amaieran.
Ikerketak esanguratsua den beste elementu bat azaleratzen du, segurtasuna eta gizarte-kohesioa. Segurtasun-sentipena (7,7), norberaren auzoko jendearengan konfiantza (7,5) eta hiriko jende gehienarengan konfiantza (7,3). Datu hauek hirian lasaitasunez bizitzeko batezbesteko nota altua jartzen dute agerian.
Bestetik, azpimarragarria da Donostiak lortzen duen posizionamendua Urban Audit europar inkestari lotuta. Inkesta horrek Europako 87 hiriekin alderatzeko aukera ematen du. Donostiak, 88tik 38. postuan da eta 10 puntutik 6,6ko batezbesteko nota lortzen du.
Inkesta bi zatitan banatzen da, lehenengoa gaur aurkezten den hau, bizi-kalitatea, azpiegiturak, segurtasuna, elkarbizitza, ingurukoekin erlazioa, aisialdia, kultura eta merkataritza eskaintza hartzen ditu kontutan. Bigarren zatia, datozen asteetan aurkeztuko dena, partaidetza, lehentasunezko proiektuak eta hiriak dituen erronka estrategikoak aztertuko ditu.
Orokorrean, bost elkarrizketatutik lauk Donostiako bizi-kalitatearekin beti gustura daudela esan dute (% 79). Ehunetik lau besterik ez dator inoiz edo ia inoiz pertzepzio honekin bat.
2008an egindako inkestarekin datuak alderatuaz, nabarmen hobetu dira, batik bat, Donostiako bizi-kalitatearekin duten gogobetetze sentimenduari dagokionez.
Hiriko azpiegiturak eta ekipamenduak
Aztertutako hamasei azpiegiturek eta ekipamenduek 6,8 puntuko batezbesteko balorazioa jaso dute, eta denek gainditzen dute azterketa.
Beste guztien gainetik, garraio publikoari (7,7), osasun- eta ospitale-arretari buruzko iritzia (7,5) eta hiriko berdeguneak (7,04). Balorazio bajuagoa jasotzen duten azpiegiturek hurbileko merkataritzaren presentzia (6,35), Osasun Publikoaren kontrola (6,26) eta auzoko kaleen eta eraikinen egoera (6,15).
Segurtasuna, gizarte-kohesioa, etxebizitza, konektibitatea
Atal honek Donostiako errealitate sozialari buruzko iritzi ezberdinak jasotzen ditu.
Segurtasun-sentipena (7,7), norberaren auzoko jendearengan konfiantza (7,5) eta hiriko jende gehienarengan konfiantza (7,3) oso aldeko iritziak azaltzen dituzte.
Taula honen behealdean berriz, etxebizitza arrazoizko prezioan aurkitzea dago: hamar elkarrizketatutik zortzik adierazpen hau ez dela betetzen uste dute. Gauza bera gertatzen da, “Donostia ez da hiri garestia bizitzeko” enuntziatuarekin, ia-ia hamar elkarrizketatutik bederatzik ez datoz bat esaldi horrekin.
Ingurumenarekiko gogobetetze maila
Ingurumenarekin lotutako zortzi alderdiri buruzko gogobetetze-maila ebaluatu da, eta batezbesteko balorazioa 6,8 puntukoa izan da (10etik). Gainerako alderdien aldean, uraren kalitatea (8,0), garraio publikoa (7,7), hiriko berdeguneak, hala nola parkeak eta lorategiak (7,0), bidegorri-sarea (6,6) eta hondakinak biltzeko eta birziklatzeko gune garbiak (6,6) nabarmentzen dira.
Egoera pertsonalarekiko gogobetetze maila
Atal honetan, elkarrizketatu bakoitzaren familia egoerari eta egoera pertsonalari buruzko lau alderdi baloratzeko eskatzen zaie. Lau adierazleen emaitza garbiki positiboa izan da. Lehen bi alderdiek, bizi zaren ingurunea (8,1) eta bizimodua (7,7) gogobetetze-maila handiagoa lortu dute lan-egoerari (6,7) eta finantza-egoerari (6,4) buruzkoek baino.
Donostia eta Urban Audit 2015ko hirien batezbestekoa
Inkestak balio handiko informazio eskaintzen du, Urban Audit hirien batezbestekoarekin alderatzeko aukera ematen baitu. 90ko hamarkadaren amaieratik, Urban Audit europear proiektuak Europako hiri garrantzitsuenen (87 metropoli) informazio estatistikoa jasotzen du, bizi kalitatea alderatzea ahalbidetuz. Donostiak, 88tik 38. lekua du zerrenda horretan eta 10etik 6,6 puntuko batezbesteko balorazioa du.
Urban Auditeko 87 hirietatik, Donostian hoberen baloratutako aspektuak hauek dira: nire hiriko jendearengan dudan konfiantza (6/88), garraio publikoa (11/88) eta administrazio-zerbitzuen/Herritarren arretaren eraginkortasuna (16/88).
Bestetik, balorazio okerrena jasotzen duten alderdiek: etxebizitza arrazoizko prezioan aurkitzeko erraztasuna (88/88), hurbileko saltokiak egotea (82/88) eta atzerritarrak egotea ona da (61/88).
Urban Audit estatistika hiru urtetik behin egiten da eta bizi-kalitatearekin, azpiegiturekin eta hiriaren zerbitzuekin lotutako hogeita zazpi alderdi alderatzen dira. Azterlan honetan ageri diren Espainiako lau hiriekin alderatuta, bigarren posizioan ageri da Donostia, Oviedoren atzetik (6,8) eta Málagaren (6,2), Bartzelonaren (5,9) eta Madrilen (5,5) gainetik.
Laginaren deskribapena eta helburuak
Galdetegia 2017ko ekainaren 13aren eta 30aren artean egin zuen Datakey Institutuak. Donostian bizi diren 16 eta 74 urte bitarteko 620 pertsonei egin zaie telefonozko inkesta.
Laginaren gehiengo akatsa %±4 da eta konfiantza indizea 95%ekoa da.
Laginaren banaketa, auzo, sexu eta adinean proportzionala izan da, Donostiako biztanleria osoarekiko. Sei zonalde geografikotan burutu da:
Amara (Berri eta Zaharra).
Mendebaldea: Añorga, Errotaburu, Zubieta, Ibaeta, Berio, Ondarreta, Lorea, Bentaberri, Antiguo, Igeldo y Aiete.
Erdigunea: Miraconcha, Centro, Parte Vieja.
Ekialdea: Gros, Egia, Intxaurrondo, Ulia.
Alza, Bidebieta.
Loiola, Zorroaga, Martutene.
Herritarren Pertzepzioari buruzko Inkesta, Donostiako 2020 Plan Estrategikoaren segimenduaren esparruan kokatzen da. Hiriari buruz, hiriaren etorkizunari buruz eta hiriak dituen erronkei buruz herritarrek dituzten sentipenak neurtzeko tresna baliagarria da.
Bestetik, 2005. eta 2008. urteetan burututako inkesten emaitzekin alderatzen da, izan den bilakaera aztertzeko aukera emanez.