Donostiak, Kepa Korta Estrategia Bulegoaren zuzendari koordinatzailearen bidez, hiriak azken urteotan komunikazio estrategikoan izan duen esperientzia azaldu zuen, eta bereziki aipatu zuen globala denaren eta tokiko denaren arteko lotura. Lotura eta estrategia horren adibide dira Basque Culinary Center bezalako proiektu anitzak, sustapen turistikoko ekintzak, zientziaren eta berrikuntzaren aldeko apustutik eratorritako eraldaketa edo jasangarritasun eredu batean mugikortasunaren esparruan egindako ekintzak edo garraio publikoari bultzada emateko ekintzak.
Era berean, Kortak Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu gisa izendatzearekin lotutako alderdi esanguratsuetan sakondu zuen. Hirian izendapenak izan zuen eragina nabarmendu zuen, bai duen irudi/markari dagokionez, bai nazioartean duen kokapenari dagokionez ere.
Jardunaldiaren helburua ahalmenak indartzeko ariketa bat egitea eta inplikatutako eragileen artean hiri anfitrioian jarraitu beharreko estrategiaren inguruan eztabaidatzea izan ziren, komunikazioaren alorrean eta erakargarritasuna indartzeari zegokionean, bere talde objektiboentzako.
Topaketan parte hartu zutenen artean zeuden Zaragozako Unibertsitateko adituak, Komunikazio, Publizitate eta Harreman Publikoetako Agentzia eta Elkarteetako adituak, eta moderatzaile eta dinamizatzaile gisa, Miguel Rivas, marka-lurraldearen kudeaketa berritzailearen alorrean erreferentziazkoa den Europako City Logo proiektuaren aditu nagusia.