Berriak

DONOSTIAK 2019ko EUROPA SARIA JASOKO DU

Europako Kontseiluak europar eraikuntzan hiriak duen inplikazioa saritu du

Europako Kontseiluak Donostiari eman dio 2019ko Europa Saria. Urtero Europaren eraikuntzaren balioak zabaltzen dituzten hiriei eskainitako saria, hain zuzen ere. Strasbourgen gaur egin den Legebiltzar Batzarrean iragarri dute Donostiari emandako saria.


Donostiako alkateak, Eneko Goiak, bere poza azaldu du, sari honek “Donostiak Europaren eraikuntzan duen konpromisoa eta inplikazioa azpimarratzen dituelako”. Goiak esan duenez, Europako Kontseiluaren errekonozimendua “ibilbide luze baten onarpena da, gure hiriak aspaldian egin duen Europa justu eta solidario baten aldeko apustua sarituz. Bide honek mugarri batzuk izan ditu, tartean 2016an bizitako Europako Kultur Hiriburutza”.


Donostiako hautagaitza dossier baten bidez aurkeztu zen, baita bideo baten bitartez ere, non donostiar zein atzerriko herritarrek hiriak bultzatu eta barreiatzen dituen balioak azaltzen dituzten.


Europako Kontseiluak hiri bati ematen dion saririk garrantzitsuena da honakoa, eta Europako 47 estatuen artean banatzen da. Europako ametsaren promozioan bereziki aktiboak diren hiriak saritzen ditu. Sari hau jaso ahal izateko beharrezkoa da aurretik beste honako izendapenak jasotzea:


1.- Europako Diploma (1989an jaso zuen Donostiak)
2.- Ohorezko Bandera (1990an jasoa)
3.- Ohorezko Oroigarria ( 2009an jasoa)

Donostiarekin batera, beste bost hiri izan ziren hautatuak aurten sari hau jasotzeko prozesuan, hala nola:

Bamberg, Alemania
Bolesławiec, Polonia
Issy-les-Moulineaux, Frantzia
Izmir, Turkia
Münster, Alemania

Sari hau aldez aurretik egindako lan luze baten emaitza da, eta aurretik jasotako sarien ondorio zuzena da. Oraingoan, Donostiak duen europar izaera eta izpirituak saritu dira, lankidetza eta promozio ekintza ezberdinen bidez gauzatzen direnak hain zuzen, besteak beste lau esparru zehatzetan:


1.- Atzerriko herri eta hiriekin senidetza ekintzak.
2.- Europaren inguruko ekimenak (Europako eguna, maiatzaren 5ean)
3.- Nazioarteko lankidetza eta elkartasuna
4.- Tokian tokiko herri administrazioek europear elkarteei lotzea.

Konpromiso ibilbide luze baten errekonozimendua


Donostiako alkateak azpimarratu du Europako Sariak “Kontseiluak ezinbestekotzat jotzen dituen hainbat alorretan hiriak egin duen lana” errekonozitzen duela, besteak beste “elkartasuna, europako hirien arteko lankidetza eta Europako balioen defentsa (demokrazia, giza eskubideak eta eskubide estatua). Donostiak europar eraikuntzan lan egiten duela agerian utzi du, baita beste hiri askorekin lankidetza ugari dituela nabarmendu ere. Aldi berean, hainbat programa eta erakundeen bitartez elkartasun ekimenetan duen presentzia ere aitortzen ditu sari honek.


“Europak kezkatzen gaitu. Hiri hau ez da europarra bere kokalekuagatik soilik, europar sentitzen delako baizik. Egun, munduaren itxaropena diren balio batzuekin identifikatzen gara. Hirien bitartez ditugun gure loturak indartzea ezinbestekoa da, mundu gizatiarrago bat lortzeko, pertsona guztiek bizi baldintza duinetan bizitzeko aukerak eskaintzeko”, azaldu du Goiak.


Europako Kontseiluaren saria “Europako Egunean” ematen da, eta hiri irabazleak antolatu behar du jasotze ekitaldia. Garaikurra, brontzezko domina, pergaminoa eta gazteentzako ikasketa amaiera ordaintzeko bekak eskaintzen ditu sariak, Europako erakunde nagusiak ezagutzeko helburuz.


Gainera, Donostia Europa Saria jaso duten beste hirien elkartearen parte izango da. Orain arte, 70 hiriek jaso dute honako sari hau.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak