Daejeon hiriko ordezkaritza Taek-Ku Lee, hiri metropolitarreko planifikazioa zuzendaria izan zuen buru. Donostiako Udalean, Eneko Goia alkateak eman zien ongi etorria eta estrategia, etorkizuna eta bi hirien arteko antzekotasunei buruz mintzatu ziren, hirien arteko hainbat parekotasun identifikatuaz.
Lankidetza honen koordinazioa Estrategia Bulegoak izango du. Bere buru den, Kepa Korta zuzendaria, parte hartu zuen bileran.
Daejeon, Hego Koreako hego-ekialdeko hiria da eta Hego-Chungcheong probintziako hiriburua da, Seul hiriburutik 167 kilometroetara dago. Koreako bostgarren hiri populatuena da, milioi bat eta erdi biztanle ingururekin. Gainera, elektronika eta telekomunikazioa, aeroespaziala, teknologia farmazeutikoa eta bestelako esparruetan garapen berezia duen bere zientzia distrituarengatik da ezaguna eta unibertsitatearen eta industria-egituren arteko lankidetzan oinarritzen den ereduarengatik.