Berriak

Donostiak eta Euskal Kosta - Atturri Aglomerazioko hiriek lankidetzan jardungo dute, 2016. urteari begira

Gaur, otsailak 11, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek eta ACBAko (Agglomération Côte Basque-Adour) lehendakari eta Baionako alkate Jean-René Etchegarayk lankidetza protokoloa sinatu dute, Donostia 2016ko zuzendari Pablo Berastegui aurrean dutela. Protokolo honi esker, kulturaren, turismoaren eta mugikortasunaren arloko proiektu bateratuak finkatu eta sustatu ahal izango dira.Hitzarmen honen ardatza, hain zuzen, 2016k emandako aukera da; alabaina, hiritartasunetik harago doan asmo argia dauka.

Hitzarmen honen helburua izango da Euskal Eurohiriko hainbat hiriren arteko lankidetza sakonago eta egonkorrago baterako esparrua izatea.Zehazki, ACBAren bitartez, Baiona, Miarritze, Angelu, Bidarte eta Bokale, eta bestalde, Donostia.Dena den, hitzarmenari atxiki ahal izango zaizkio Euskal Eurohiriaren inguruko beste hiri batzuk ere.

2016 Kultur Hiriburutzak aukera paregabea ekarriko du ez soilik Donostiarentzat, baizik eta baita Euskal Eurohiri osoarentzat ere, funtsezko egitekoa izango baitu.Hitzarmen hau ikuspegi bateratu bat eratzeko aurreneko pausoa izango da, batik bat Euskal Eurohiriaren egitekoei eragiten dieten arloetan aplikagarria.


Ondorioz, sinergiak sortzea da helburua, proiektu komunak sortzea, eta 2016ko Hiriburutzari eta haren ondareari etekina ateratzeko beharrezko tresnak sortzea.




I. AURREKARIAK.


2016ko Europako Kultur Hiriburua izango da Donostia. Eta Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren Garapenerako Mugaz Gaindiko Agentziaren kide sortzaile den Euskal Kosta - Atturri Aglomerazioaren ustez, nazioartean ere garrantzizkoa den ekimen hau garapenerako eta osperako aukera handia da Euskal Eurohiri osoarentzat.



Horregatik, agintaldi berria hasi denez gero, Euskal Kosta - Atturri Aglomerazioaren lehendakari Jean-René Etchegarayk eta Mugaz Gaindiko Gaietarako kontseilari ordezkari Peio Claverie eta Jean-Pierre Laflaquière-ek ugaldu egin dituzte Donostiako Udalarekiko harremanak, Donostia 2016ren inguruan gauzatu beharko liratekeen mugaz gaindiko ekimen komunak aztertzeko helburuarekin.

Abenduaren 15ean, Aglomerazioak harrera egin zien Donostiako alkate Juan
Karlos Izagirreri eta Donostia 2016 Fundazioko zuzendari berri Pablo
Berasteguiri. Han, Aglomerazioko eta kide diren hirietako alkateei eta baita lurraldeko kultur eragileei ere Donostia 2016 proiektuaren bilakaeraren berri eman zieten, eta aukeran dituzten lankidetza moduak aztertu zituzten elkarrekin.



Juan Karlos Izagirrek Jean-René Etchegarayri proposatu zion lankidetza hitzarmenerako protokolo bat sina zezaketela, Kulturaren Europako Hiriburuaren proiektua garatzeko aldebiko borondatea zehazteko asmoz.

Zein da protokoloaren helburua? Donostia 2016 ekimenari etekina atera, eta kulturaren, turismoaren zein mugikortasunaren arloetan mugaz gaindiko ekintza zehatzak sortzea.



Hitzarmen protokolo honek lankidetzaren lehen etapa osatuko du, eta bertan parte hartu ahal izango dute, gerora, Euskal Eurohiriko gainerako hiriek ere. Gainera, 2016. urtearen ondoren jarraitzeko asmo argia du.

II.DONOSTIA 2016ren BUELTAN, MUGAZ GAINDIKO EKIMENAK ANTOLATU ETA DINAMIZATZEKO GAILUA

Donostiak eta Euskal Kosta - Atturri Aglomerazioak elkarrekin gidatutako gobernu eta animazio gailu bat ezartzea aurreikusten du protokoloak:

- Zuzendaritza Batzorde 1, Juan Karlos Izagirre eta Jean-René 
Etchegaray lehendakarikide direla. - Gaikako 3 Lan Batzorde, otsailean antolatutakoak, lurraldeko eragileek abiatutako ekimenak koordinatzeko eta mugaz gaindiko bestelako dinamikak sustatzeko.

• Kultura Batzordea:

Donostiako Udaleko Kultura eta Euskara ordezkari Nerea Txapartegi eta Mugaz Gaindiko Gaietarako ordezkari eta Aglomerazioko Komunitateko kontseilari Peio Claverie izango dira lehendakarikide.

Sustatzailekideak izango dira, halaber, Donostiako Kultura zuzendari Amaia Almirall eta Euskal Museoaren zuzendari Rafael Zulaika.

• Turismo Batzordea:

Donostiako Udaleko alkateorde eta Turismo, Kirol eta Garapen Ekonomikoko kontseilari ordezkari Josu Ruiz eta Euskal Kosta - Atturri Aglomerazioaren lehendakariorde eta Miarritzeko alkate Michel Veunac izango dira lehendakarikide.

Sustatzailekideak izango dira, halaber, Donostiako Turismo zuzendari Manu Narvaez eta Baionako Turismo Bulegoko lehendakari Henri Lauqué.

• Mugikortasun Batzordea:

Donostiako Udaleko alkateorde hirugarren eta Gizarte Ongizate, Lankidetza eta Mugikortasuneko kontseilari ordezkari Jon Albizu eta Mugaz Gaindiko Gaietarako ordezkari eta Aglomerazioko Komunitateko kontseilari Jean-Pierre Laflaquière izango dira lehendakarikide.

Sustatzailekideak izango dira, halaber, Donostiako Mugikortasun zuzendari Angel Querejeta eta Aglomerazioaren joan-etorrietarako zuzendaritzako kide Jean-Luc Louis.

Bestalde, Mugaz Gaindiko Agentzia osatzen ari den Euskal Eurohiriaren plan estrategiko eraginkorrarekin modu koherentean egin beharko dira batzordeen lanak. Aipatutako plan horren baitan honako hauek daude:Euskal Kosta - Atturri Aglomerazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Herri Hegoaldeko Aglomerazioa, Bidasoa Txingudi Partzuergoa, Oarsoaldea Tokiko Garapen Agentzia eta Donostiako Udala.

Zein da helburua? Euskal Eurohiri proiektuari bigarren bultzada bat ematea, Europan eragina izango duen mugaz gaindiko metropoli bat eraikitzeko, eta epe laburrera, eragile guztien artean mugaz gaindiko proiektu zehatzak osatzea, sei lankidetza alorretan:euskal kulturaren eta hizkuntzen sistemak, mugikortasun sistemak, hiri ekipamenduen bitartez gauzatutako integrazio sistemak, hiria-ura-natura sistemak, munduan zabaldutako ekoizpen sistemak eta portu zein logistika sistemak.

III.PROTOKOLOAREN HIRU GAIAK:MUGIKORTASUNA, KULTURA ETA TURISMOA

- Mugaz gaindiko mugikortasuna: Batzorde honen lanek, Garraio Sindikatuaren bitartez, babesa emango diote Donostiako Udaleko eta Aglomerazioko taldeek sortutako dinamika berriari, Baiona eta Donostia artean mugaz gaindiko mugikortasun irtenbide berritzaile eta iraunkorrak garatzeko helburua duen proiektu europar handinahia prestatzearen esparruan.

- Kultura:
Batzorde honen lanen helburua lurraldeko eragileek abiatutako ekimenen ugaritasuna antolatzea izango da. Eragileen artean daude, zehazki, Miarritzeko Malandain Balleta, Baiona Euskal Kosta Eskualde Kontserbatorioa, Akitania Hegoaldeko Eszena Nazionala, Euskal Kultur Erakundea, Aglomerazioko Arte Eskolak, Aglomerazioko Museoak, udalerrietako Kultura Sailak, etab. Era horretan, lankidetzarako dinamika berriak jarri ahal izango dira martxan.

- Turismoa:
Batzorde honek Donostiak, Goazen turismo klusterrak, mugaz gaindiko Bihartean Merkataritza Ganberak eta Turismo Bulegoek turismoaren sektoreko enpresen artean hurbilketak sustatzeko asmoz sortutako ekimenak koordinatuko ditu, eta bide batez, Donostia 2016ren esparruan turismo eskaintza bateratuak sortzeko mugaz gaindiko proiektu berriak sustatuko ditu.



IV. EUSKAL KOSTA - ATTURRI AGLOMERAZIOAREN LURRALDEKO KULTURA ERAGILEEK DONOSTIA 2016 PROIEKTUAN PARTE HARTZEKO DUTEN NAHIA

Asko eta asko dira Donostia 2016 dinamikan parte hartzeko nahia adierazi duten Aglomerazioko lurraldeko kultur eragileak. Hona hemen adibide batzuk:

-Malandain Balletak, euren mugaz gaindiko proiektuak sakondu nahi dituzte Donostiako Viktoria Eugenia Antzokiarekin (T Balleta, mugaz gaindiko koreografia zentroa...).

EUSKAL KOSTA - ATTURRI AGLOMERAZIOAK HERRITARREK DONOSTIA 2016 PROIEKTUAN PARTE HAR DEZATEN LORTZEKO DUEN BORONDATE IRMOA

Euskal Kosta - Atturri Aglomerazioaren nahia da, baieztatutako kultur eragileez gainera, gure lurraldeko bestelako herri ekimenak ere dinamikari atxikitzea (batik bat, Donostia Fundazioak 2015ean sortutako «herritarren energia olatuak» proiektuen lehiaketaren esparruan, mugaz gaindi ere zabal litekeena).

-Baiona - Akitania Hegoaldeko Eszena Nazionala, Donostia Kulturarekin lanean diharduena, Eszena proiektuaren baitan (arte ekoizpen eta hedapenerako espazio partekatua).

-Baiona hiria, mugaz gaindi egin daitezkeen euskal dokumentalen funtsei etekina ateratzeko proiektua martxan daukana.

-Bidarte hiria, zaharberritutako bere tren geltokiaren orubean arte garaikideari buruzko proiektu bat lantzen ari dena.

-Baiona Euskal Kosta Eskualde Kontserbatorioa, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak Donostia 2016ren baitan gidatuko duen ekimen handiaren antolakuntzan parte hartu nahi duena.

-Etab.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak