Berriak

Donostiak eta Bartzelonak adineko pertsonen bizi-kalitatearen inguruko esperientziak partekatu dituzte

Bartzelonako Udaleko ordezkaritza batek Donostia bisitatu du egunotan, hiri honetan bultzatzen diren zahartze aktiboaren, adineko pertsonen eta egoitza-ereduaren inguruko politikak lehen eskutik ezagutzeko.

Previous Next

Ordezkaritza Bartzelonako Udaleko bizi-kalitate eta adineko pertsonen arloetako teknikariz eta zuzendaritzako kidez osatuta zegoen eta Donostia Hiri Lagunkoia Planeko arduradunekin lan-bilera bat egin du. Bi hiriak OMEk sustatzen duen Adinarekin Lagunkoiak diren Hirien Sareko kideak dira.

Bakoitzaren esperientzien berri emateko bileraren hasieran, Donostiako Estrategia Bulegoak hiri honetako adinekoen inguruko estrategia aurkeztu zuen. Lehenengo hurbilpen horretan, hiri eredua, egoera demografikoa eta Donostiak zahartze aktiboaren eta adineko pertsonen bizi-kalitatearen alde egindako apustua azaldu zituen. Jarraian, Partaidetza Departamentuak Donostia Hiri Lagunkoia Plana bera osatzen, kudeatzen eta garatzen izandako esperientzia azaldu zuen, baita helburu nagusia zein den ere: hiriaren lagunkoitasuna eta adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, eta hedaduraz, Donostiako gizarte osoarena.

Azkenik, Gizarte Ongizateko zuzendaritzak adineko pertsonen inguruan aurrera daramatzan politiketan sakondu zuten, zerbitzuen egituraketan, adineko pertsonen kontrako tratu txarren antzematean eta esku-hartzean eta bakardadean arreta berezia jarriz.

Kataluniako ordezkaritzak, bestetik, Bartzelonako Udalak azken urteetan arlo honetan martxan jarri dituen jarduera-ildoak azaldu zituen.  Hiriko mapa osatzen duten 72 auzoetan adineko pertsonentzako zentroak daude, baina kiroletarako guneekin, liburutegiekin edo haurrentzako ludotekekin batera; hau da, azken finean, diziplina anitzeko eta belaunaldi arteko espazioak dira, erabilerak zabaltzeko asmoz eratuak, espazio itxi edo aldaezinak sortu ordez. Era berean, konde-hirian berriki onartu duten adineko pertsonen kontrako tratu txarrak prebenitzeko, antzemateko eta esku hartzeko protokoloa ezagutarazi zuen ordezkaritzak.

Aieteko Topalekuan egin zuten lan-bilera –hiriko adineko pertsonen elkarteen topagune nagusian, hain zuzen– eta PLUS55 programa ere barne hartu zuen.

Bi hirietako arduradunek bilerarekin oso pozik zeudela eta etorkizunean lankidetza eta esperientzien trukea areagotzea espero zutela adierazi zuten.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak