Berriak

Donostiak eta Baionak elkarlanerako konpromisoak hartu dituzte mugikortasun, turismo eta kultura arlotan

2016ko Europako Kultura Hiriburutza gertu da eta horrek elkarlanerako gune berriak sortu ditu Donostiako Udalaren eta Agglomeration Côte Basque-Adour-ren (ACBA) artean. Gogoan izan, Baiona, Biarritz, Anglet, Bidart eta Boucau hiri eta herriek parte hartzen dutela ACBA-en.

Previous Next

Donostiako Alkate Eneko Goiak harrera egin zion Baionako Alkate eta ACBA-ko Presidente Jean-René Etchegaray-ri. Biek ordubeteko bilera egin zuten. Bertan, bi administrazioek komunean dituzten gaiak aztertu zituzten, eta konpromisoak hartu zituzten mugikortasun, turismo eta kultura arlotan.

Donostiako alkate Eneko Goiak azpimarratu zuen, bileran gai komunak partekatu zituztela eta elkarlanean aritzeko beharra ikusi zutela, bai egun bi erakundeek – Udalak eta ACBAk – lankidetzan ari diren gaietan, bai beste hainbatetan.

Horrenbestez, bi alkateek hiru gai funtsezko azpimarratu zituzten, hain zuzen ere, 2016ko Europako Kultura Hiriburua iristeko denbora laburra falta dela kontuan hartuta, etorkizun hurbilean funtzeskoak diren hiru gai: mugikortasuna, turismoa eta kultura.

Bi agintariek gaineratu zuten, mugaren bi aldeen arteko mugikortasuna oso garrrantzitsua dela, izan ere, Iparraldean zein Hegoaldean bizi diren hiritarrek harreman gehiago izateko tresna da.

Bileraren une bat 2016ko Europako Kultura Hiriburutzari buruz, bi alkateek adierazi zuten, 2016a aukera dela Eurohiriaren esparruan lankidetza handiagoa izateko, betiere, Eurohiriaren eginkizunei buruzko gaietan ikuspegi komuna izateko.

Gainera, Goiak eta Etchegarayk elkarlana 2016tik harago izatearen alde egin zuten, hain zuzen ere, elkarlan egonkorrago baten alde, legealdien iraupenatik harago.

Turismoari buruz, Eneko Goiak eta Jean-René Etchegarayk Pays Basque-Basque Country marka balioan jarri zuten, partekatzen duten marka delako.

Horren harira, Etchegarayk honakoa esan zuen: “Marka horrek Iparralde eta Hegoalde lotzeko balio du, kosta barrualdearekin lotzen dugun bezala”.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak