Berriak

Donostiak bere zahartze adiskidetsurako proposamenak azalduko ditu Quebecen

Donostia Quebecen (Kanada) irailaren 9tik 11ra egingo den Adinarekin Adiskidetsuak diren Hirien Nazioarteko II. Konferentzian (2nd International Conference on Age-Friendly Cities) parte hartzen ari da.

Donostiako Estrategia Bulegoak, Kepa Korta zuzendari-koordinatzailearen bitartez, Donostia adineko pertsonentzat hiri atsegin izan dadin lortzeko egin den lana azalduko du gaur, baita helburu hori lortzeko ekintza-lerroak eta politikak zeintzuk diren ere.

Adinarekin Adiskidetsuak diren Hirien Nazioarteko II. Konferentziaren leloa Living and aging together in our community da (Gure komunitatean elkarrekin bizitzen eta zahartzen) eta inplikatuta dauden eragile handien arteko harremanak estutzea eta lankidetza handiagoa erraztea du helburu. Eragile horien artean, adineko pertsonak, erakunde publikoak, sektoreko profesionalak eta ikertzaileak, gizarte zibileko kideak eta agintari politikoak daude. Konferentziaren ardatza adineko pertsonak beraien komunitateetan integra daitezen eta parte har dezaten lortzeko printzipioak dira, eta lau gai-arlotan oinarrituta daude:

  • Adinarekin adiskidetsuak diren hiriak, gizarte berrikuntzako elementu gisa.
  • Inplikatutako eragileen rola.
  • Eraikitako ingurunearen eta gizarte sarearen arteko harremana.
  • Adinarekin adiskidetsuak diren hiriek martxan jarri dituzten ekimenen ebaluazioa.

Donostiako Estrategia Bulegoak, Kepa Korta zuzendari-koordinatzailearen bitartez, Donostia, adinekoentzat hiri atsegina izateko helburuarekin, aspalditik garatzen ari den jardunbideak azalduko ditu.

Kortak hainbat arlotan egindako lana aipatuko du: mugikortasun planak (adibidez, Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako Plana eta Irisgarritasun Plana), adineko pertsonen partaidetza bultzatzeko programak (Hiriko Adinekoen Kontseilua, adineko elkarteen laguntza, +55 partaidetza programa, jarduera sozial, kultural eta aisialdikoak) eta adinekoak, ahal den neurrian, beren ingurunean geratzeko jarduerak (hainbat bizileku aukera, eguneko zentroak, etxeko zainketa zerbitzuak eta abar). Donostia adinekoentzat Adiskidetsuak diren Hirien Nazioarteko Sareko (AFC) kidea da, 2010etik eta, 2013an, adineko pertsonek beren aldeko eta beraiei zuzendutako ekimenetan aktiboki parte har dezaten eta, hala, beren ahalduntzea handitu dadin bultzatzeko ahaleginak areagotu ditu, haiekin batera lan egitearen ikuspegitik.

Adinarekin Adiskidetsuak diren Hirien Nazioarteko II. Konferentzia (2nd International Conference on Age-Friendly Cities) Quebecen egingo da, irailaren 9tik 11ra. Kanadako Osasun Ministerioa eta Osasunerako Mundu Erakundea (OME) dira topaketa honen bultzatzaile nagusiak. Topaketan, mundu osoko zahartzearen alorreko hainbat arduradun, aditu eta ikertzailek parte hartuko dute. Hiru egun hauetan, hogei herrialdetan baino gehiagotan adineko pertsonen zahartzearen eta bizi-kalitatearen inguruan egiten dituzten politikak ezagutzeko aukera emango du Konferentziak.

Donostiarekin batera, Kanada, Brasil, Erresuma Batua, Irlanda, Indonesia, Danimarka, Ameriketako Estatu Batuak, Txina, Sri Lanka, Portugal, Suedia, Frantzia, Argentina, Belgika, Uganda, Costa Rica, Mexiko, Txile, Iran, Libia eta Indiako hainbat hirik, unibertsitatek, ikerketa-zentrok eta eskualde eta estatu mailako erakunde publikok parte hartuko dute topaketa honetan.

 

 

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak