Iturria: Donostiako Udala
Donostiak parte hartuko du Atlantic Citieseko Batzar Nagusian, irailaren 6an, Portugalgo Viana do Castelo udalerrian.
Donostiako alkate Eneko Goiak hiriaren ordezkari gisa parte hartuko du batzarrean eta adierazi duenez, goi-bilera "aukera ezin-hobea izango da gure hiriak eskualde atlantikoarekin duen papera eta konpromisoa berresteko eta beste hiriekin estratejiak partekatzeko. Hala, Europar Batasuneko erabakiak hartzeko garaian indar gehiago egiteko aukera izango dugu”.
Atlantic Cities ia 400 udalerri ordezkatzen dituzten tokiko 20 agintarik osatutako elkartea da. 2000ko uztailaren 7an sortu zen Rennesen, Edmond Herve jaunak (garai hartan hiriko alkatea zena), Ozeano Atlantikoaren Europako isurialdeko hiriekin eta hirientzat sare bat sortzeko helburuarekin.
Horrela, elkartearen asmoa da bere kideen arteko lankidetza garatzea eta haiek diotena Europar Batasuneko erakundeek entzutea, eremu kontinentaleko herritarren elkarrizketa ahaztu gabe.
Atlantic Cities sarea bere kideen zerbitzura dago, bere herritarren interesak eta Arku Atlantikoaren garapen iraunkorra defendatzeko, Europar Batasunarekin eta bere balioekin bat eginez. Gainera, nazioz gaindiko lankidetza sustatzen du, proiektu europarren eta truke informalen bidez.
Batzar Nagusia
Atlantic Citieseko Batzar Nagusiak elkarteko kideak biltzen ditu urtero, eta bere helburua da erakundeak gauzatu behar dituen ideiak eta ekintzak definitzea. Gainera, Europako gaiei buruz eztabaida sustatzen da bertan, euren iritziak adierazteko eta hainbat gairi buruzko esperientziak partekatzeko.
Honako hauek dira elkarteko kideak: Cork, Lisboa, Faro, Viana do Castelo, A Coruña, Avilés, Gijón, Las Palmas Kanaria Handikoa, Santiago de Compostela, Santander, Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia, La Rochelle Agglomération, Brest Métropole, Grand Poitiers, Cherbourg en Cotentin, Lorient Agglomération, Rennes y Rennes Métropole, Saint Nazaire Agglomération.