Berriak

Donostiak Adinarekin Lagunkorrak diren Hirien Sarearekin atxikimendu ziurtagiria jaso du

Marisol Garmendia, Berrikuntzako zinegotzi delegatuak, John Beard, Adinarekin lagunkorrak diren Hirien Sareko presidentearen eskutik jaso zuen, Donostia Sareko kidea dela adierazten duen ziurtagiria, ekainean New York hiriarekin gertatu zen bezala.

Entrega, Donostiako udalan burutu zen lan jardunaldian gauzatu zen eta bertan estatu osoko hirietako ordezkariez gain, honen presidentea den John Beard Doktorearen hitzaldia izan zen.

Estatu mailan lehendabiziko harremanak mantendu ondoren, helburua elkarrekin lan egitea da eta horregatik, Donostia buru izango duen azpisare bat eratzearen aldeko apustua egin zen, bilera honetan parte hartu zutenen aldetik ezinbestekoa den pausoa.

Donostia Adinarekin Lagunkorrak diren Hirien Sareko Espainiako lehendabiziko hiria da, baina ez da bakarra izango.

Bilbo, Bartzelona eta Zaragoza OMEak bultzatzen duen Sarean sartzearen aldekoak dira, are gehiago, jada bertan sartzeko lehendabiziko pausoak ematen ari direla adierazi zuten hauen ordezkariek.

Urriak 20, asteazkenean, Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoak, jada aipatutako Bilbo, Bartzelona, Zaragoza, Malaga, Lleida eta Madrilez gain, beste ordezkari batzuk ere hartu zituen. Gainera, Donostiako Plan Estrategikoaren Bulegoak antolatutako lan jardunaldira Donostiako Udaleko Ongizateko ordezkariak, zinegotziak, beste erakundeetako ordezkariak eta abar gerturatu ziren.

Topaketa, parte hartu zuten hirien artean kolaborazio prozesu bat irekitzeko baliagarri izan zen. Donostiak lider papera hartu zuen sare honi dagokionez, honen partaide den Espainiako lehendabiziko hiria izanik eta aldez aurretik landa lan garrantzitsu bat egin izanaren abantaila edukita.

Bilera, Berrikuntzako zinegoti delegatua den Marisol Garmendiaren ongietorriarekin hasi zen, berak anfitrioi papera egin zuen eta alkatea bertan ez egoteagatik barkamena eskatu zuen gainera, Odon Elorza Geneban bidaia batean zegoen eta. Alicia Gonzalez, Ongizateko zinegotzi delegatuak, bere departamendua zahartze aktiboaren alde burutzen ari den politikak azaldu zituen.

Ondoren, John Bearden txanda izan zen, Osasunaren Munduko Erakundetik, Sarea bultzatu eta ahalik eta hiri gehien erakartzeko mekanismoak zeintzuk diren azaldu zuen.

Beard australiarra da, medikuntzan lizentziatua, Adinarekin Lagunkorrak diren Hirien Sareko presidentea eta Osasunaren Munduko Erakundean, Zahartze Aktibo eta Bizitza departamenduko zuzendaria.

Bere departamenduaren helburu eta betebehar nagusia zera da, estatu kideei hiritarren zahartze azkarraren aurrean soluzioak aurkitzea, pertsona adinduekin erlazionatutako onura komunitarioak areagotzeaz gain.

Ikerlari aktiboa, bere lana helduen osasunarentzat berebizikoak diren faktore sozialak definitzean oinarritu da denbora luzez; horretaz gain, giro fisikoak eta sozialak osasunean orokorrean, baina modu zehatzagoan osasun mentalean duen eragina esploratzen aritu da.

Beard gainera, hiriko ingurumena delakoa, pertsona adinduen depresio, minusbaliotasun eta obesitatean eragina duen faktore gisa aztertzen aitzindaria da.

John Beardek iragarri zuenez, Saretik abian jarriko dituzten ekimenen artean, izaera globaleko batzarrak daude, 2011ko irailean Dublinen (Irlanda) eta Singapourren 2012an.

Bearden hitzaldiaren ondoren, Donostian burutu den lanean eta abian jarriko diren ekintzetan sakontzeko garaian interes handia azaldu zuten topaketa honetako gonbidatuen txanda heldu zen.

Hiriko sektore guztiak sartzeko beharra, udalak lider izanda, baina nazioarteko enpresekin, enpresa txikiekin, gertuko merkataritza guneekin eta beste hainbat agenterekin, argi eta garbi geratu zen. Baita proiektuaren zeharkakotasuna ere, asmo handikoa izanik, honek udal erakundeetako departamendu guztien partaidetza behar du eta.

Donostiak, beraz, testigua eta lider papera hartzen du Sarea estatu mailan bultzatzeko garaian. Marisol Garmendia, Berrikuntzako zinegotzi delegatuaren hitzak izan ziren, lan jardunaldia itxi zutenak.

 

 

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak