Berriak

Donostia / San Sebastián 2030 berria marrazten

Gizarte Kontseiluaren Plan Estrategikorako Lan Batzordea uztailaren 4an bildu da hiriko 2030 Plan Estrategiko berriaren abiapuntu gisa.

Topaketan hiritarrentzat irekitako ekitaldi bat ere bada Work For Future Institut-eko bazkide sortzailea den Jordi Serrano hizlariak emandako “Lanaren Etorkizuna” hitzaldiarekin.

Previous Next

Hiriko Gizarte Kontseiluaren barnean kokatzen den Plan Estrategikorako Lan Batzordea Tabakaleran (Z Aretoa) bildu da, Donostia / San Sebastián hiriko Diagnostiko Estrategikoaren analisiari hasiera emateko, bi helburu nagusirekin. Alde batetik, 2030 agertoki berria duen Plan Estrategiko baten prozesuari hasiera ematea, gaur egungo hiriaren egoeraren inguruko infomazioa eskainiz, eta bestetik, datozen aldaketa esanguratsuetan oinarritutako hausnarketa prozesua hastea, lan munduaren arloan, esaterako.

Gipuzkoako UPV-EHU campuseko errektoreorde eta Hiriko Plan Estrategikorako Lan Batzordeko presidentea den Agustín Erkiziak zuzendutako topaketa honetan, hirian erreferenteak diren beste pertsona batzuk ere parte hartu dute, ADEGI-ko Zuzendari Orokorra eta Kontseiluko Presidenteordea den José Miguel Ayerza, eta Donostiako alkatea den Eneko Goia, besteak beste. Udaleko alderdi politiko ezberdinetako ordezkariek, gizarte erakundeetako ordezkariek eta Tecnalia, IK4 edo Mondragon Corporation bezalako erakundeetako ordezkariek ere hartu dute parte.

Topaketaren lehen atalak izaera pribatua izan du, Diagnostikoaren inguruan garatuko da eta Kepa Korta, DSS Estrategia Bulegoko Zuzendari-Koordinatzailea eta Gizarte Kontseiluko presidenteordeak aurkeztuko du. Lantaldearen hausnarketak hiriaren gaur egungo egoera eta bilakaera osoa landu ditu, euskal ingurunearen barruan eta Estatuko eta Europako erreferentziazko hirien aurrean.

Horrela, hiriko Diagnostikoak gure hirian eragina duten puntu eta alor ezberdinen inguruko informazioak jasotzen ditu:

  • Hiriaren esparrua: pertsonak > Hirian bizi den populaziora, prestakuntzara, gizartera eta balio partekatuetara, eta lurralde kohesiora zein gizarte inklusiora bideratua.

  • Jarduera ekonomikoa, garapen iraunkorrerako baldintza > Ekonomia eta dinamismo ekonomikoan, eta hirian finkatuta eta garapen bidean dauden sektoreetan sakontzen duen esparrua.

  • Zientzia, ezagutza aurreratua eta berrikuntza > Ezagutzaren eta berrikuntzaren ekosistemaren inguruko analisia eta Donostia / San Sebastián zientzia eta berrikuntzaren hiria bezala aztertzea.

  • Hiriko bizi kalitatea > Hirigintza eta etxebizitzaren inguruan sakontzen du; zuzkidurak eta azpiegiturak, eta bizi kalitatea.

  • Ingurumena eta iraunkortasuna > Ingurumenaren egoera eta estrategiara bideratuta.

  • Gizarte erlazionatua: mugikortasuna, irisgarritasuna eta komunizazioa > Ardatza tokiko mugikortasun metropolitarrean, eskualdekoan eta globalean jarrita; baita  komunikazioan eta nazioartekotzean ere.

Esparru guzti hauek Diagnostiakoan jasoak eta sakonki aztertuak izan dira, eta ondorioz, txosten honek Donostiaren errealitatea ulertzeko beharrezkoak diren alderdi esanguratsuenak islatzen ditu, gaur egun eta epe ertainean hirian dauden erronka eta aukerak identifikatzeko asmoz. Diagnostiko Estrategikoaren aurkezpenaren ostean, hiritarrentzat izaera irekia eta parte-hartzailea duen bigarren ekitaldiaren unea hasten da.

Pertsonak gerturatzea eta Donostia / San Sebastián hiriaren hausnarketan parte-hartzaile izatea xede duen ekitaldia, lanaren etorkizunaren alorrean aditua den Jordi Serranoren eskutik. Gai honen baitan, makinek, teknologiek eta pertsonek lan munduan jokatzen duten paperaren inguruko hausnarketa bat eskaintzen du.

 

Jordi Serrano, behatoki independente, ikaskuntza-komunitate eta giza baliabideen inguruko joerei eta berrikuntzari lotutako ‘think tank’ gisa diharduen Future for Work Institute-eko bazkide sortzailea da.

Halaber, “El ocaso del empleo. Cómo sobrevivir al futuro del trabajo” liburuaren egilea da (beste batzuen artean), eta “El futuro del trabajo” izeneko blogean idazten du.

Jordi Serranok eraldaketa baten inguruan hitz egiten du, ez gaur egun onartutzat ematen den kultura digitalera soilik, baizik eta “kultura bizia” batera. Izan ere, enpresa hauek aukerak izango dituzte etorkizunean, lanaren mundua orain arte ezagutzen dugun bezalakoa izango ez den etorkizun batean.

Lanaren etorkizuna eraldatzen ari diren enpresa batzuen adibide errealak ikusi ahal izan genituen eta etorkizunari aurre egin eta horretara egokitzeko gakoak eman zizkigun, “responsive” izanaz “ezinbestekoak” bezala aurkezten diren gaitasun batzuekin.

  • Jakinmina > Etengabeko ikaskuntza sustatzen duen jarrera bat mantentzeko

  • T profila > Horrela izendatzen ditu espezialitate zehatz bat edukitzeaz gain beste gai eta arlo batzuekiko zeharkako ikuspuntua duten profilak.

  • Sormena

  • Pentsamendu Kritikoa

  • Malgutasuna

  • Autonomia > egiteko eta baita ikasteko ere

  • Erresilientzia

  • Dagoenerako “post-digitala” den mundu baterako gaitasun digitalak

  • Trebetasun sozialak

  • Autoezagutza


Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak