Nature aldizkariak ekoizpen zientifiko gehien dituzten munduko 200 hiriburu eta metropoli-eremu nagusien ranking-a argitaratu du, eta horien artean dago Donostia.
Hain zuzen ere, Gipuzkoako hiriburua 2017. urtean zenbaketa zatikatuaren bidez egindako zerrendako 198. postuan dago, eta bertan, mundu mailan tamaina eta pisu handia duten hiriburuak eta metropoli-eremuak jaso dira.
Estatuko gainerako hirietatik, Madril, Bartzelona eta Valentzia bakarrik agertzen dira Donostiarekin batera rankingean.
Eneko Goia Donostiako alkateak uste du sailkapen honetan hiria aipatu izanak “berresten duela zientziaren eta ezagutzaren alde aspalditik egiten ari garen apustua, bai erakundeen aldetik, bai beste eragile publiko eta pribatu batzuen aldetik ere”. Hala, “Donostian oinarritutako ikerketa-zentroen sare trinkoa, “Donostia International Physics Center-etik hasita, unibertsitateak, Tecnalia, CiC Biomagune, Nanogune eta beste ikerkuntza polo batzuk, eta esparru pribatuko ekimen asko, gure hiria ezagutzarako bide egokia bihurtzen dutenak” nabarmendu du.
Albiste bikaina da hiriarentzat, eta, gainera, kanpoko lankidetzari dagokionez, buruan kokatzen da. Hau da, Gipuzkoako hiriburua liderra da beste leku batzuetako ikertzaileekin batera idatzitako artikulu zientifikoak egiten.
Horrela, Naturek indartu egiten du Donostiaren zeregina, munduko ikerketazentro kolaboratzaileenetako bat baita ekoizpen zientifikoko lanak garatu eta gauzatzeko orduan. Halaber, berretsi egiten du hiriko Estrategiaren Zientziaren eta Berrikuntzaren aldeko konpromisoa eta apustua.
Ranking osoa “Nature Index 2018 Science Cites” atalean ikus daiteke, Nature Index-en webgunean.