Donostiak denbora darama giza eskala duen hiri eredu batean lan egiten, testuinguru honetan, eremu oso ezberdinetan politikak ezartzean (erabilerraztasuna, etxebizitza, kultura eta aisia aktiboa, gizarte zerbitzuak, etab.) adineko pertsonei arreta berezia jartzen zaie, zahartze aktiboa hiriaren egungo eta etorkizuneko estrategiaren ekintza-lerroen artean kokatuz.
Donostia Lagunkoia hiriak datozen urteotan martxan jarri beharko dituen politiketan arreta jarriko du, ekintza‐proposamen baten bitartez. Horretarako, Gizarte Ongizateko eta Partaidetzako departamentuak eta Donostiako Estrategia Bulegoak parte-hartze prozesu bat bultzatuko dute.
Proiektua, nolanahi ere udal sail eta arlo guztietan aplikatu beharreko zeharkako egitasmo bat da. Bere helburua, hiria hobetzea eta bizi-kalitatea handitzea da, eta hori adineko pertsonentzat eta pertsonekin egitea, beraien parte-hartzea kontutan izan da.
Donostia Lagunkoia, 2008an, OME-ren eskutik martxan jarri zen eta Donostia fundatzaile kide den “Adineko Pertsonekin Hiri Lagunkoien mundu Sarea” ri jarraipena ematen dio.
Donostia Lagunkoia-Hiri Plana hiriak, udal ekimenetan, adineko pertsonen eta euren elkarteen parte-hartzea, inplikazioa eta “ahalduntzea” bultzatzeko hartu duen konpromisoari dagokionez aurrerapauso garrantzitsua da.
Prozesu honen garai berria gaur abiatu da, Juan Karlos Izagirre alkateak, parte hartu duen eta Aieteko Topalekuan izan den bileraren bitartez.
Datozen hilabeteotan diagnosia egingo da, talde-lanetan oinarritutako metodologia jarraituaz, eta beharrezkoak diren arloak, azpi‐arloak eta ekintzak azalduko dira, ekintza-proposamen batekin amaitzeko.