Berriak

Donostia Lagunkoia Hiri Plana kalera aterako da

Ostegunean, ekainak 20, 100dik gora pertsonak hiriaren adineko pertsonekiko lagunkoitasunari buruzko jardunaldi batean parte hartuko dute. Topaketaren helburua da adinekoek beraiek planteatzea beren bizi-kalitatea hobetzeko zer behar dituzten.

Gaur aurkeztu den eta Donostiako Boulevardean egingo den jardunaldia Donostia Lagunkoia Hiri Plana egiteko prozesuaren parte da. Udan bukatuko da prozesu hori eta aipatutako jardunaldia ekitaldi nagusia izango da, baita partaidetza handiena izango duena ere.

Donostia Lagunkoia proiektua Udalak bultzatu du, Gizarte Ongizate eta Partaidetza departamentuek eta Donostiako Estrategia Bulegoak koordinatuta.

Donostiak denbora luzea darama giza eskalako hiri eredu baten alde lan egiten, hainbat arlotako politikak ezartzeko (irisgarritasuna, etxebizitza, kultura eta aisialdi aktiboa, gizarte zerbitzuak eta abar) adineko pertsonengan arreta berezia jarriz; zehazki, zahartze aktiboa gaur egungo eta etorkizuneko ekintza-lerroen artean kokatuta.

Lan-ildo horren bidez, adineko pertsonek eta haien elkarteek hiriko ekimenetan parte hartzea, inplikatzea eta «ahalduntzea» bultzatzeko hiriak duen konpromisoan beste pauso bat eman nahi izan da.

2013aren hasieran, Donostia Lagunkoia Hiri Plana egiteko prozesua abiatu zen; Donostiako Udalak bultzatutako eta Gizarte Ongizate eta Partaidetza departamentuek eta Donostiako Estrategia Bulegoak koordinatutako proiektu bat. Dena den, Udaleko departamentu guztien konplizitatea eta elkarlana jaso behar duen zeharkako proiektu gisa planteatuta dago.

Hilabete hauetan, elkartegintza, osasun, unibertsitate, kultur eta zientzia arloko pertsonekin bilerak egin dira. Bilera horietatik sortu dira Hiri Planaren oinarri izango diren gai-arloak.

Ekainaren 20ko jardunaldiari buruzko informazio praktikoa

Donostia Lagunkoia Hiri Planari buruzko jardunaldi nagusia ostegunean, ekainak 20, egingo da, Boulevardean (kioskoaren eta udaletxearen artean) horretarako propio jarriko den karpa batean.

Goizeko 09:00etan hasi eta 14:00etan bukatuko da.

Hilabete hauetan Hiri Plana egiteko prozesuan parte hartu duten pertsonei egin zaie topaketa horretara joateko deia, baita udalbatzako zinegotziei, Udaleko departamentuetako teknikariei eta herritar multzo zabal bati ere. Guztira, 100 pertsona baino gehiago bertaratuko direla aurreikusten da.

Lan-dinamikaren ardatza zortzi gai-arloren inguruko hobekuntza proposamenak egitea izango da:

  1. Hirigintza lagunkoia: atari zabaleko espazioak, plazak eta kaleak.
  2. Garraioa eta mugikortasuna.
  3. Eraikinak, ekipamenduak eta etxebizitzak.
  4. Sareak eta gizarte laguntza.
  5. Zahartze aktiboa: partaidetza, lana eta ikaskuntza.
  6. Errespetua, onarpena eta gizarteratzea.
  7. Informazioa eta komunikazioa.
  8. Gizarte eta osasun zerbitzuak.

Zortzi lan arloetako bakoitzaren inguruko proposamen eta ekarpenak zortzi mahaitan landuko dira. Mahai horietan, udal teknikari, zinegotzi eta dinamizatzaile bana egongo da, herritarren ahotsa entzuteko helburuarekin.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak