Berriak

Donostia, ioien, protoien eta elektroien mundu mailako hiriburua

Ukaezina da Donostia zientzia eta berrikuntzaren hiria dela. Horregatik jaso zuen, hain zuzen, duela urtebete Zientzia eta Berrikuntzaren Ministerioak emandako aitorpena.

Baina, horretaz gain, egun batzuez Zientziaren Mundu mailako Hiriburua bihurtzeko behar adina azpiegitura badu, eta hori erraz egiaztatu zen irailean, Kursaal Jauregian partikula- azeleragailuei buruz egindako IPAC 2011 biltzarrean

Previous Next

Beste ekitaldi handi batzuen “glamourra” ez duen gertakaria, baina plan estrategikoaren bulegotik antolatutako hiriaren estrategiarekin lotura zuzena duena, eta, gainera, garaipen berri bat izan dena Donostiarentzat, kongresua gipuzkoar hiriburura erakartzea ez baitzen lan samurra izan.

Bidean Valentzia eta Granada gelditu ziren, biltzar honen egoitza ere izateko asmoa zutenak.

Mundu osotik etorritako 1200 bat zientzialari eta ingeniari Partikula Azeleragailuen Bigarren Nazioarteko Biltzarrean (IPAC) izan ziren, Donostiazko Kursaalean aste oso batez egin zen bileran.

Zientzia eta Berrikuntzako ministro Cristina Garmendia izan zen biltzarra inauguratzeko ardura izan zuena, eta etengabe ihes egin zion gidoiari aitortzeko benetan ezohikoa zela horren garrantzi handiko ekitaldi bat bere jaioterrian egitea.

“Hiri honetakoa naiz, eta horretaz harro nago”, adierazi zuen ingelesez, bertaratu guztiek uler zezaten.

Inaugurazio-ekitaldian ere Hezkuntza, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko euskal kontseilari Isabel Celaá eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre izan ziren.

Garmendia ministroak zehaztu zuen bere irekiera-hitzaldian “azelerazioaren arloak bi auzitan lagunduko duela batik bat”, aplikazioak izango baititu medikuntzan eta materialen fisikan.

Ekitaldiaren garrantzia ere azpimarratu zuen ministroak “gaiari buruzko beste kongresu zehatzago batzuk biltzen dituelako”.

Gainera, “asiar blokearen” atxikipenaren ondoren, nazioartean duen garrantzia “are handiagoa da”. IPAC biltzarra 2009. urtera arte arlo honi buruz egiten ziren hiru biltzarren (Europa, Asia eta Amerika) fusiotik sortzen da, urte hartan bihurtu baizen kontinente bakoitzean txandaka egin beharreko nazioarteko biltzar bakarra, hain zuzen.

Nazioarteko neurri honetako lehena 2010ean egin zen Kioton (Japonia), eta, ondoren, Donostiak hartu zuen errelebua.

Ehun bat pabilioiek osatu zuten biltzarra, partikulen azelerazioarekin zerikusia duten enpresen, erakundeen eta laborategien erakusguneak. Hitzorduaren helburu nagusietako bat izan zen industriarekiko erlazioan sakontzea eta munduan eraikitzen diren beste azeleragailu batzuen osagai teknologikoen garapena bultzatzea.

Bilerez, eztabaidez eta antolatutako hitzaldiez gainera, biltzarra baliagarria izan zen espainiar zientziaren industriak duen eginkizuna aztertzeko, baita lanbide zientifikoa eta familia bizitza bateratzeko auziaz gogoeta egiteko ere.

Hurrengo IPAC biltzarrak New Orleansen (AEB, 2012), Shanghain (Txina, 2013), Dresdenen (Alemania, 2014), eta Richmonden (AEB, 2015) egingo dira.

ZER DA PARTIKULA-AZELERAGAILU BAT

Eraztun huts handi bat da funtsean; hartan, energia elektrikoaren iturri handiak eta elektroiak, ioiak eta protoiak injektatzen diren iman handiak tartekatzen dira.

Partikula elemental horiek argiaren abiaduraren % 99raino azeleratzen dira, eta gizakiak ezagutzen dituen energia altuenetan talka egiten dute.

Talka horien ondorioz partikula subatomiko berriak sortzen dira, eta haien bizialdia oso laburra izan arren, nahikoa izaten da haiek aztertu ahal izateko.

 

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak