"Sustapen eta bikaintasun" zentro berri horrek 1,5 milioi euroko zuzkidura ekonomikoa izango du, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren Europako funtsetatik eratorriko dena. Ikasketa-zentro bat izango du, eta horrez gain, gizarte-ekonomiako politika publikoak ebaluatzeko eta ezagutzak trukatzeko sare bat ezarriko du, enpresak, erakundeak, gizarte-erakundeak eta akademia lotuko dituena, jardunbide onenak zabaltzeko helburuarekin. Gainera, proiektu berritzaileen laborategi bat ere izango du, gizarte-ekonomia zabaltzen eta ekintzailetza kolektiboa eta sektorearen lehiakortasuna sustatzen laguntzeko.
Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren eta Mondragon Unibertsitatearen laguntza du.
Diazek bere agerraldian nabarmendu duenez, "proiektuaren bidez gizarte-ekonomiaren eredu arrakastatsua bistaratu eta nazioartera zabalduko da, eta produkzio-sare bat sortuko da, etekinen banaketa bidezkoagoan oinarrituta".