IDC Analyze the Future auditoria enpresak “hiri adimenduei” buruz egindako azterlanak estatuko 44 hiritan buruta da, 150.000 biztanle baino gehiagokoak, adimen maila zehazten duten zenbait aldagairen arabera. Guztira, funtsezko 94 adierazle aztertu dira, 23 ebaluaketa irizpide osatzen dutenak, eta adimen kontzeptuaren zortzi zutabe; bost adimen neurri eta hiru ahalmen gai egiteko.
Hiri adimenduak edo smart cities-ek garapen jasangarria bilatzen dute, eta auditoriaren arabera “bizitzeko leku hoberenetakoak dira eta kudeatzeko ez dira horren garestiak”.
Donostiaren kasuan, bere arrakasta mugikortasunari eta zerbitzuei zor zaie.
Smart City kontzeptua duela bi hamarkada sortu zen, hirietan agertzen ari ziren jasangarritasun arazoak aztertzeko, eta batez ere energia eraginkortasunean eta karbono isurien murrizketan azpimarratzen zen.
IDC-k “hiri adimendutzat” jotzen du toki entitate mugatu bat, hirian bizi diren herritarren bizi kalitatea hobetzeko ikuspuntu integrala izaten saiatzen dena, garapen ekonomiko jasangarria bermatuta.
Egun bi biztanleko bat hirian bizi da, non munduko energiaren bi herenak erabiltzen diren; hiriek mundu mailako CO2 isurien % 70a eragiten dute.
Txostena IDC Espainia enpresak egin du eta BBVA, Ferrovial Servicios, IBM, Microsoft, Sage, Telefónica eta Urbiotica enpresen lankidetza eta babesa jaso du.
Auditoriaren elkarrizketak aurten uztaila eta abuztua bitartean egin ziren. Azterlana Madrilen irailaren bukaeran jakitera eman zen.
Orain argitaratuko dira mundu mailako txostenaren datuak. IDC-k azpimarratu nahi du azterlana guztiz independientea izan dela, eta datorren urtean berriz egingo dela hiri desberdinek egin ditzaketen aurrerapenak egiaztatzearren.
Auditoriak badaki kontzeptu zabala eta asmo handikoa dela, arlo asko ukitzen dituena, eta ondorioz, datuak biltzea zaila da.