Berriak

Donostia, 15 urtez erreferente zientzia eta berrikuntzan

Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak emandako Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria aintzatespena jaso dute 24 hiri eta udalerrik, eta horien artean da Donostia; 100.000 biztanletik gorako 10 hirietako bat da, hain zuzen, Gipuzkoako hiriburua. Tokiko politikak definitzeko eta osagai zientifiko, teknologiko eta berritzaile handia duten enpresei laguntzeko I+G+Brekin duen konpromisoagatik berritu du aitortza hiriak, beste behin.

Ministerioak 2010ean sortu zituen Zientziaren eta Berrikuntzaren saria eta Innpulso hirien sarea, besteak beste, Zientzia eta Berrikuntzaren arloan Tokiko Administrazioek egiten dituzten jarduerak aintzatesteko eta bultzatzeko, Udalen arteko lankidetza indartzeko, eta ezagutzan eta I+G+Bn oinarritutako produkzio-eredua aldatzen laguntzeko. Donostiaren lana, gainera, lehen ediziotik nabarmendu dute.

Donostiako Estrategia Bulegoa arduratu da, Donostia Sustapena Elkartearekin lankidetzan, Donostiako hautagaitzaren berrikuntza sustatzeaz, eta hirian egoitza duten neurozientzia, nanozientzia, biozientzia, energia, informazioaren eta komunikazioaren teknologia eta beste hainbat sektoretako 50etik gora erakunde publiko eta pribaturen atxikimendua eta babesa jaso ditu.

Hiru hamarkadako lana

Hiriko lehenengo Plan Estrategikoaren ardatz estrategikoen artean zegoen zientziaren eta berrikuntzaren aldeko apustua, eta hiriko osasun-teknologiak indartuko zituzten azpiegiturak sortzea eta ikerketa-zentroak ezartzea zen helburua. Erabaki argi hori eta lehen urteetan egindako lana funtsezkoak izan ziren 2020ko eta 2030eko plan estrategikoetan ere apustu horri eusteko, hiriaren garapen zientifikoa lehentasun gisa mantenduz.

Hala, lankidetzazko zientziaren rankingean lehen postuan kokatu zuen Donostia Nature aldizkariak 2017an, eta munduko 200 hiri zientifiko garrantzitsuenetako bat zela nabarmendu zuen, ikerketa-zentroen sare zabalari esker. Cotec elkartearen azken azterlanaren arabera, halaber, "Donostia da, batez beste, I+Gri lotutako enplegu gehien duen Espainiako hiriburua, enplegu osoaren % 2,34, hau da, 2.280 profesionalek egiten dute lan hirian ikerkuntzaren eta garapenaren alorrean". 2016ko datuarekin alderatuta, bilakaera azkarra eta positiboa izan da: langileen zenbateko osoaren % 1,57 zen orduan.

Gainera, Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren bidez, otsailean jakitera eman zuenez, hiriak 277 milioi euro sortzen ditu zientziaren eta berrikuntzaren bidez, eta sektoreak % 3,6ko eragina du tokiko BPGan, hau da, Europar Batasuneko batez bestekoa baino handiagoa.

Epe laburrean nabarmenduko diren proiektuen artean dago IBMren superordenagailu kuantikoa, 2025eko bigarren sehilekoan Donostian instalatuko dena.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak