Berriak

Bultzatu 2050 Hiri Agendaren 2. jarraipen-txostenak positiboki baloratu du Donostiak zientziaren eta berrikuntzaren alorrean egindako bilakaera

Bultzatu 2050 Euskadiko Hiri Agenda epe luzerako plangintza-estrategia da, lurraldearen hiri-garapen iraunkorra gidatzeko diseinatutakoa. Europako Hiri Agendarekin eta NBEk ezarritako Garapen Jasangarriko Helburuekin (bereziki 11. helburuarekin, hau da, hiri eta komunitate jasangarriak) bat egiten du, eta horixe du, hain zuzen, helburu: hiri eta udalerri bizigarriagoak, erresilienteagoak eta ekitatiboagoak sustatzea, klima-aldaketa, mugikortasuna, etxebizitza, gizarteratzea eta ekonomia jasangarria bezalako erronkei aurre egiteko.

2023aren hasieran aurkeztu zen planaren lehen jarraipen-txostena, ordura arte egindako aurrerapenen berri emateko, eta eragile sozioekonomikoek Foro Multieragileko Hiri Agenda lantaldean egindako lana jasotzen zuen. Dokumentuak hainbat alorretan egindako aurrerapausuak nabarmentzen zituen, hala nola, auzoak biziberritzeko, pertsona kalteberenak enplegu-aukeren bidez gizarteratzeko, biztanleria migratzailearen integraziorako, larrialdi energetiko eta klimatikoaren aurrean herritarrek eta erakundeek erantzuteko, genero-berdintasuna praktikan jartzeko eta tokiko gobernantza ireki eta parte-hartzailea garatzeko emandako urratsak.

Bigarren jarraipen-txostena, aldiz, aurten aurkeztu da, 2030 Agendaren indarraldiaren erdian; hainbat instantziek, gainera, hiri-garapen iraunkorrean egindako aurrerapena monitorizatzea funtsezkoa dela gogoratu duten unean etorri da ikerlana. Horrez gain, Bultzatu 2050en lehentasun estrategikoetako biren ebaluazio sakona egiten du: Mugitzen diren hiriak edo mugikortasun berri baten aldeko apustua; eta Hiri berritzaile eta jakintsuak, hau da, I+G+Bren eta berrikuntza ez-teknologikoaren arteko beharrezko uztarketa, hiritartasuna eta gizatasuna uztartzeko.

Donostiaren aurrerapenak

Txostenaren 3. atalean EAEko hiri nagusien garapena aztertzen da, eta Donostiaren azken bi hamarkadetako apustu estrategikoa eta E2030DSS Plan Estrategikoa aipatzen dira: "Donostia erritmo onean ari da lanean mende hasieran finkatutako talentuaren, berrikuntzaren, zientziaren eta teknologiaren inguruko helburu estrategikoak lortzeko, eta emaitza esanguratsuak izan ditu, besteak beste, hirian ezartzen ari diren erakundeen kopuruari eta kalitateari dagokionean, inpaktu handiko apustuak baitira".

Nature aldizkariaren arabera, Donostia erreferentziazko hiria da Europan ekoizpen zientifikoari dagokionez, arlo horretako munduko 200 hiri nagusien rankingean baitago, eta ikerketa biomedikoaren alorrean izandako garapenari esker (bereziki terapia aurreratuetan, genikoetan eta zelularretan), ekosistema aberatsa sendotu du hirian. Ekosistema horrek, halaber, Europan lider izatera iritsi diren enpresa berrien sorkuntza ekarri du, Viralgen kasu

Bestetik, hiriaren eraldaketa balio kualitatiboetan fokatu duela adierazten du azterketak, "hiria egiteko beste modu bat" ideian oinarrituta, eta hiri-eredu berri bat definitzeko eskalen dualtasunari irtenbide bat emateko asmoz. Horrez gain, Donostiaren zahartze-tasa handia dela ohartarazten du ikerlanak, eta horren aurrean, Silver Economy delakoa eta Zahartze Osasungarria lehenetsi dituela, inpaktu bikoitza (soziala eta ekonomikoa) bilatzeko. Azkenik, turismoa eta gentrifikazioa, mugikortasuna eta talentuaren erakarpena bezalako erronkei aurre egiteko hartutako neurriak balioan jarri ditu jarraipen-txostenak.

Bultzatu 2050 Hiri Agendaren inguruko informazioa, hemen.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak