Berriak

Biodonostia abian da

Pasa den azaroaren 15ean inauguratu zen ofizialki Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Ikerketako aurreneko Institutua, Biodonostia. Patxi López lehendakaria, Cristina Garmendia Zientzia eta Ikerketako ministroa, Markel Olano Diputatu nagusia eta Odón Elorza Donostiako alkatea bertaratu ziren Zentro berritzaile horren irekiera-ekitaldira.

Biodonostia Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Ikerketako aurreneko Institutua da eta Carlos III.a Institutuak ematen duen bikaintasun-maila lortzeko zorian dago. Institutuak egiten duen lan zientifikoaren garrantziaren kanpoko adierazle da bikaintasun-maila hori. Donostia Ospitaleak Ikerketa Plan Estrategikoa prestatu zuen 2006an. Ikerketa Institutu bat eratu ahal izateko egin beharreko ekintzak definitu ziren plan horretan.

Horretarako, bere inguruneko erakundeen laguntza izan zuen, azken urteetan berarekin harremanik handienak izan zituzten instituzioekiko aliantzak sendotzeko eta gauzatzeko asmotan.

Gainera, sinergia berriak ezartzen hasi zen aliatu potentzialekin. Donostia Ospitaleak egindako lehen ahalegin horri esker, Biodonostia Institutua sortzeko oinarriak ezarri ziren, autonomia-erkidegoan eta estatuan ikerketa biomedikoaren alorrean erreferentziazko zentroa izango dena.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren eta BIO Fundazioaren arteko hitzarmenaren ondorioz, 2008an sortu zen Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU), INBIOMED, VICOMTech eta CIC Mikrogune ikerketa-zentroen, Osatek, Osasun Publikoko Zuzendariordetzaren eta INGEMA Fundazioaren itunpeko parte-hartzearekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Teknologi Elkartegiak (Miramon) ere parte hartzen dute Institutuan.

BIODONOSTIAREN XEDEAK

BIODONOSTIA Osasun Ikerketako Institutua honako helburu hauekin sortu zen.

  1. Ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikokoa eta osasun-zerbitzuetakoa sustatzea.
  2. Osasun-sistemako programak eta politikak zientifikoki oinarritzea.
  3. Ahal izanez gero, traslaziozko ikerketa indartzea.

Horrela esaten zaio ezagutza zientifikoak, nazioarteko gomendioen arabera, jardunbide klinikora lekualdatzea bizkortzera zuzendutako ikerketari.

Jardun klinikoa ikerketarekin txertatzeak osasun-zerbitzuen kalitatea indartzen du, aurrerapen zientifikoak gaixotasunen prebentzioan, diagnostikoan eta tratamenduan bizkor inplementatuta, gaixoen zaintza etikoagoa eta eraginkorragoa ahalbidetuz.

Ikerketaren emaitzak industria- eta merkataritza-esparrura transferitzeko prozesuak garatutako ikerketaren emaitzen ustiapenaren erreferente gisa jartzen du Institutua.

Horregatik, Institutua eratzen duten erakundeak integratzearen helburu nagusietako bat gaur egun Institutuak dituen argitalpen zientifikoen, patenteen, jabetza-erregistroen eta spin-offen kopurua handitzea da.

Donostia ospitalearen osaera bereziak eta lidergoak traslaziozko ikerketa biomedikoa eta kooperatiboa garatzen duen eta berrikuntza eta aurrerapen teknologikoa bultzatzen dituen eredu bihurtzen dute Biodonostia, eta gaixoaren onura eta herrialdearentzako aberastasuna sortzea dira erakundearentzat bere helburu nagusiak.

INSTITUTUAREN IKERKETA-ARLOAK

Honako hauek dira lehenespenaren analisitik ateratako ikerketa-esparruak:

Hiru ikerketa-arlo bertikal (Neurozientzien arloa, Digestio-aparatuko Gaixotasunen, Gaixotasun Kardiobaskularren eta beste Gaixotasun Sistemiko batzuen arloa eta Infekziozko Gaixotasunen arloa) eta hiru arlo horizontal (Epidemiologia eta Osasun Publikoaren arloa, Medikuntza Birsortzailearen arloa eta Bioingeniaritza arloa). 13 multzo finkatu, 7 multzo emergente eta multzo elkartu bat daude guztira.

INSTITUTUAREN AZPIEGITURAK ETA PLATAFORMAK

BIODONOSTIA institutoaren eraikina Donostia Ospitalearen inguruan dago eta berak hartuko du Biodonostia Institutuko langileen proportziorik handiena.

Ikerketa-jarduera egiteko erabiliko den eraikin nagusiak ikerketa-taldeak, ikerketari laguntzeko plataforma zientifikoak eta administrazio eta kudeaketarako guneak hartuko ditu.

Eraikinak lau solairu eta 3.552,35 m² ditu, eta bertan prestakuntza-gelak, laborategiak Hazkuntza zelularren Genomikako unitatea, Biobankua, Operazio-gela esperimentala eta Animalarioa daude.

 

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak