Berriak

BCBLk Severo Ochoa lortu du, Estatuko zientzia-sari nagusia

Testuaren iturria: BCBL

Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak Severo Ochoa egiaztagiria lortu du, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak Estatuko ikerketa-zentroei ematen dien aintzatespen garrantzitsuena, garatzen duen jarduera zientifikoaren bikaintasuna nabarmentzeko helburuarekin. Sari horri esker, lau milioi euro jasoko ditu datozen lau urteetan.

Uztailaren 16an emanda, datorren urteko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean 2025eko abenduaren 31ra arte.

Severo Ochoa Bikaintasun Zentroaren sariaren helburua da ikerketako zentro eta unitate publikoak finantzatzea eta egiaztatzea, baldin eta nazioartean eragin eta lidergo zientifikoa frogatzen badute eta beren gizarte- eta enpresa-ingurunearekin aktiboki elkarlanean aritzen badira. Erakunde onuradunak beren emaitza zientifikoen eta programa estrategikoen arabera hautatzen dira.

Egoitza Donostian duen entitateak Estatuko Ikerketa Agentziak urtero ematen duen saria jasotzen duen bigarren aldia da, erakunde hori Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren mendekoa da. 2016-2019 urteetan zehar jaso zuen lehen aldiz ziurtagiria.

"Oso pozik gaude errekonozimendu hau gure historian bigarren aldiz lortu dugulako. Ospe eta eragin handiko ikertzaileek osatutako nazioarteko batzorde zientifiko batek ebaluazio zorrotza egin ostean lortu du BCBLk ziurtagiri hori. Beraz, lorpen garrantzitsua da, gure ikertzaile taldearen zorroztasuna, kalitatea eta talentua berresten dituena eta orain arte hasitako bikaintasun zientifikoaren bidean aurrera egitera animatzen gaituena ", esan du Manuel Carreiras BCBLko zuzendari zientifikoak.

Ebaluazioaz arduratzen den aditu-batzordeak hainbat alderdi nabarmendu ditu, hala nola BCBLk sortu zenetik hizkuntzari eta burmuinari zuzendutako ikerketaren arloan hartu duen garrantzia, erakundearen gaztetasuna gorabehera, bai eta zentroaren ekoizpen zientifikoaren kalitatea ere, izan ere, munduko aldizkari zientifiko nagusietan argitaratzen baitira zentroan egindako azterlanen % 82. Mugarri hori ebaluatzaileek "txundigarria eta nazioarteko zentro batentzat oso egokia" dela iritzi dute.

Era berean, adituek BCBLren trebakuntza programak bereizi dituzte, izan ere, etengabeko hobekuntza gertatu dela uste dute, eta horrek gaur egun " hizkuntzalaritza, neuro eta psikolinguistika eta psikologia arloetako nazioarteko programak bezain lehiakorra" bilakatu duela.

Gainera, "Zentroak estandar altuak" eskaintzen dizkie ikertzaileei, "punta-puntako tresna eta aplikazio zientifikoekin", eta "mundu osoko zientzialari onenak erakartzeko" ahalegina egin dute

Basque Center on Cognition, Brain and Language nazioarteko ikerketa zentro bat da, kognizioa, garuna eta hizkuntza aztertzeko, Ikerbasquek, Innobasquek, EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean sortua

Ikerketa-jardueraren helburu espezifikoa hizkuntzaren jabekuntzan, ulermenean eta produkzioan inplikatutako mekanismo neurokognitiboak ezagutzea da, elebitasuna eta eleaniztasuna bereziki azpimarratuz.

Hori lortzeko, erakundeak zazpi ikerketa-ildo desberdin lantzen ditu: hizkuntzaren garapena bizitzan zehar, pertzepzioa, produkzioa eta hizkuntza-nahasmenduak, irakurketa eta dislexia, eleaniztasuna, neurodegenerazioa, kalte zerebrala eta errehabilitazioa, hizkuntza eta beste sistema kognitibo batzuk eta, azkenik, neurozientzia kognitiboko metodo aurreratuak.

BCBLri buruz

Basque Center on Cognition, Brain and Language nazioarteko ikerketa zentroa da, eta Donostian du egoitza, kognizioa, garuna eta hizkuntza aztertzeko. Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du, Euskadin zientzia eta ikerketa sustatzeko helburuarekin. Gainera, Ikerbasque, Innobasque, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) ditu bazkide.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak