Berriak

Bartzelonako, Bilboko eta Gasteizko Gizarte eta Hiritar Kontseiluetako ordezkariak bildu ditu Donostiako Gizarte Kontseiluaren urteko lehen bilkurak

Esperientziak trukatzeko eta elkarrengandik ikasteko baliatu dute topaketa

Previous Next

Daniel Zulaika buru duen Gizarte Kontseiluaren urteko lehen bilkura urtarrilaren 25ean, asteartea, egin zuten Donostiako Kursaal Jauregian. Bartzelonako, Bilboko eta Gasteizko Gizarte eta Hiritar Kontseiluen esperientziak bertatik bertara ezagutzea eta hiru euskal hiriburuetako organo parte-hartzaile gorenen arteko proiektu bateraturako oinarriak ezartzea izan zituen helburu saioak.

Eneko Goia Donostiako alkateak hartu zuen hitza lehenik, eta euskal hiriburuen arteko lankidetza sustatzeko beharra azpimarratu zuen: «Sinergiak aipatzen dira, eta uste dut EAEko hiriburuek ahalegin hori egin behar dugula elkarrekin proiektuak garatzeko. Euskal hiriburuen arteko lankidetzan hutsune nabarmenak izan dira, eta gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, aukerak galtzen ari gara. Elkarrekin lan egiteko gai izan behar dugu, nork bere indarguneak identifikatzeko eta proiektu komun batean batzeko».

Oihane Agirregoitia Bilboko Udaleko Herritarren Arreta eta Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako zinegotzi delegatuak hartu zuen hitza jarraian, eta, gonbidapena eskertu ondoren, topaketaren balioa nabarmendu zuen: «Asko dugu partekatzeko. Parte-hartzea da Bilboko Balioen Gutuneko 17 balioetako bat, eta zentzu horretan, ausartak izan behar dugula uste dut».

Borja Rodriguez Gasteizko Udaleko Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen saileko zinegotzi ordezkariak, bere aldetik, bideo bat helarazi zuen bilkurara, ezin izan baitzuen Donostian izan. Bertan, Gasteiz Udalerriko Gizarte Kontseiluak azken urteetan garatutako jarduera nabarmendu zuen: «Udalaren partaidetza-organo nagusia da, Auzogune eta Elkargune izeneko partaidetza-organoetako ordezkariekin osatutakoa. Azken urteetan funtsezko lana egin dute, besteak beste, aurrekontuen eta ordenantza fiskalen urteko proiektuen, udal-ordenantza edo -erregelamenduen, eta pandemiari lotutako lehentasunen inguruko txostenak garatu baitituzte. Eta nabarmendu nahi nuke udaleko talde politiko guztientzat garrantzitsua dela Gizarte Kontseiluak osoko bilkuretan helarazten dituen hausnarketak entzutea, eztabaida pluralen emaitza baitira».

Jarraian, Bartzelona, Gasteiz eta Bilboko Gizarte Kontseiluetako ordezkariek hartu zuten lekukoa.

Montserrat Morera Consell de Ciutat-eko presidenteorde eta Barcelonako Consell d´Associacions-en presidenteak Bartzelona Hiriko Kontseiluak garatzen duen lana aurkeztu zuen. 2004ko martxoaren 16an sortua, hiriaren funtsezko gaiei buruzko iritzia ematea du helburu, giro propositibo eta eraikitzailean, adostasuna jomugan. 119 kidek osatzen dute, eta hiriko alkatea du buru; bere zeregin nagusia udal politikaren eta kudeaketaren ildo nagusiak definitzeko aholkularitza eskaintzea da. «Udalaren Jarduera Plana, Partaidetzarako Araudia eta Udal Aurrekontua eztabaidatzen ditugu; horrez gain, prozesu parte-hartzaileak deitzen, ekimenak bultzatzen eta gainerako organo parte-hartzaileei laguntza ematen diegu».

Segidan, Bilboko Hiribilduko Gizarte Kontseiluaren lana azaldu zuen Oihane Agirregoitiak. «Lau urte hauetarako diseinatutako estrategiak hiru ardatz nagusi ditu: parte-hartzea gobernu irekiaren funtsezko zutabe gisa aurkeztu, definitu eta defendatzea; gure parte-hartze ereduaren barruko egiturak mantentzea eta indartzea; eta egitura horiek berrikustea eta hobetzea». Bilboko Hiribilduko Gizarte Kontseilua 2009an sortu zen, eta alkatea buru, 85 pertsonak osa dezakete. Azken urteotan, besteak beste, Segurtasunaren Aldeko Ituna, Berdintasunerako Ordenantza, Bilbao 30 estrategia eta Hiriko Ekitaldien Politika landu dituzte. Hobetu beharreko alderdiei dagokienez, parte-hartzea eta dinamikotasuna indartzea, eta kontseilua osatzen duten pertsonen gaitasunak ahal bezain beste aprobetxatzea nabarmendu zituen Agirregoitiak.

Azkenik, Gasteiz Udalerriko Gizarte Kontseiluko ordezkari Leire Zugazuak eta Jose Luis Ochoak Arabako hiriburuan 2006tik garatzen ari diren lan-eredua aurkeztu zuten. «Gure foroa Elkarguneetako, Auzoguneetako, Udal Eskola Kontseiluko, Landaguneko Kontzejuen Elkarteko eta Sindikaturako ordezkariek osatzen dute. Ez dago ordezkari politikorik eta idazkaritza teknikoa Herritarren Partaidetzarako Udal Zerbitzuak egiten du». Dena den, taldearen osaketa ez da itxia, eta kide berriak sartzeko aukera dago. Ez dute lehendakariaren figurarik, eta txandakako ordezkarien sistema erabiltzen dute.

Udalerriko Gizarte Kontseiluaren lorpenen artean daude, besteak beste, udaleko talde politikoek haien lana, aniztasuna eta independentzia aitortu izana; kontseiluak aurkeztutako txostenei gobernu-taldeak emaniko erantzunen eraginkortasuna hobetzea; eta Auzoguneek, Elkarguneek eta Gizarte Kontseiluak osoko bilkuretako batzordeetan parte hartu ahal izateko erregelamenduen aldaketa.

Daniel Zulaika Donostiako Gizarte Kontseiluko lehendakariak, bestetik, honela definitu zuen buru den organoaren eginkizuna: «Herritarren eta Udalaren artean elkarrizketa sustatzea, hiria hobetzeko helburuarekin». Kontseiluak legegintzaldi honetarako definitutako ildo estrategikoak azaldu zituen, eta Bartzelona eta Gasteizko Gizarte Kontseiluek beren udaletako aurrekontuetan eragiteko duten gaitasunaren inguruko interesa azaldu zuen. Gainera, Parisko Gizarte Kontseiluaren kasuaz mintzatu zen, eta organo parte-hartzaileen lana gizarteratzearen garrantzia azpimarratu zuen.

Eztabaidarako tartean, lantaldeen funtzio zehatzak, ordenantzen eta aurrekontuen nahitaezko txostenak, barneko lan-dinamikak, udal bakoitzeko arduradun politikoekiko harremana eta etorkizuneko erronkak izan zituzten aztergai, besteak beste. Kepa Korta Estrategia Bulegoko zuzendariak gidatu zuen solasaldia, eta bileraren lankidetza izaera nabarmendu zuen, Ochoaren hitzak errepikatuz: «Bakarrik azkarrago, baina lagunduta urrunago». Gonbidatuei eta Gizarte Kontseiluko kideei eskerrak emanez itxi zuen bilkura Daniel Zulaika lehendakariak. Apirilean egingo da hurrengo bilkura.

Bilera osoa esteka honetan dago eskuragarri, eta hemen hizlarien aurkezpenak.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak