Bileraren lehenengo zatian honako kargu hauek aukeratuko dira: lehendakaria, lehendakariordea, Batzorde Iraunkorreko kideak (hamahiru) eta Plan Estrategikoaren Lan Batzorderako Gizarte Kontseiluko kideak (bi). Hautagaiek azken asteetan aurkeztu dituzte hautagaitzak, eta bozketa bidez hautatuko dira. Urtarriletik aurrera, ikasturte berria hasiko da, eta zozketa bidez hautatutako udal-erroldako sei herritar berri ere sartuko dira.
Sari banaketa
Iazko lehen edizioak izandako harrera onaren ondoren, ekainean ireki zen Donostiako herri ekimen onena saritzeko Gizarte Kontseiluaren Sariaren bigarren deialdia. Proposamenak aurkezteko epea irailaren amaieran itxi zen, eta Batzorde Iraunkorra urrian bildu zen jasotako hamaika proiektuak baloratzeko, honako hauek:
-
Bidebieta auzoko Guardaplata Erretiratuen Elkarteko espazioak birgaitzeko proiektua - ADSIS Fundazioa.
-
Tantaka: Denbora Banku Solidarioa - Tecnun.
-
Kanpoko Inteerak - Donostiako Aquariumeko Dibulgazio eta Hezkuntza Sailaren proiektua.
-
Pobreziaren Aurkako Plataforma (GEP) - Gipuzkoako Erizainen Elkargoak aurkeztua.
-
Egoera administratibo irregularrean dauden etorkinak ostalaritza-sektorean laneratzeko plana - Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkartea.
-
Adinpart: Herritarren parte-hartzea Zahartzearen Ikerketan - Biodonostia.
-
Donostiako garapen estrategiko, ekonomiko, sozial eta kulturalean eragina duten gai nagusiei buruzko irratsaioak - SER irrati katea.
-
Nazioarteko Errendimendu Handiko Zentroa - Fabrikak aurkeztua.
-
Walking Football - Real Sociedad Fundazioaren proiektua.
-
Konpromiso Soziala: Zientzia eta teknologia sustatzeko zerbitzuak, belaunaldi aldaketaren eta genero berdintasunaren garrantzia - Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoa.
-
Etxez etxeko laguntza-zerbitzuek eta gizarte-zerbitzuek artatutako pertsonen medikazioaren erabilera hobetzeko programa - Gipuzkoako Farmazialarien Elkargoak aurkeztua.
Astearteko ekitaldian, diplomak emango zaizkie bi proiektu finalistei eta ekimen irabazleari, eta haien ordezkariak gonbidatu dituzte Gizarte Kontseiluak SER irrati-katean antolatzen duen hiru hilean behingo eztabaidan parte hartzera.