Berriak

Atlantic Citieseko Buro Exekutiboa Europako Batzordeko Eskualdeetako Zuzendaritzako eta Europako Gaietarako Frantziako Idazkaritzako ordezkariekin bildu da

Hiri atlantikoen arteko konektibitate eta konexio hobea eskatu dute

Atlantic Citieseko Buro Exekutiboa (Coruña, Brest, Donostia, Gijón, Rennes eta Viana do Castelo hiriek osatutakoa), Eneko Goia Donostiako alkatea buru, Europako Batzordeko Eskualdeetako Zuzendaritzako kideekin eta Frantziako Gobernuko Europako Gaietarako Idazkaritza Nagusiko ordezkariekin bildu da gaur, otsailaren 3an.

Topaketa birtual honen bidez, Europako trenbide-korridore atlantikoa hedatzeko beharra nabarmendu dute kideek, eta hirietako portuak RTE-T Europa barneko Garraio Sarearen sare nagusian hobeto integratu daitezen eskatu dute. Gainera, Paris eta Madril arteko abiadura handiko trenbide-konexioak osatzeko beharra azpimarratu dute. Horrez gain, Europar Batasunaren garraio-politikak korridore atlantikoan falta diren katebegiak kontuan hartu ditzan eskatu dute, eta proiektuari lehentasuna ematea, Europan benetako lurralde-kohesioa sustatzeko.

Gaur egun, zenbait hobekuntza egin diren arren, EBren fatxada atlantikoari dagokion RTE-T sarearen diseinuan agerikoa da konexio falta. Horregatik, funtsezkoa da korridorearen trinkotasun geografikoa aintzat hartzea, lurralde atlantikoaren berezko forma izan dezan eta Atlantikoko hiriak bigarren mailako helmuga izan ez daitezen.

Bestalde, sareko kideek Europako Parlamentuaren 2021eko irailaren 14ko ebazpena aplikatzeko eskatu dute. Bertan, ondorengoa eskatzen diote Kontseilu Europarrari: «Batzordeari eska diezaiola, Atlantikoko makro eskualdearen eredu bat ezarri dezala». Makro eskualdearen onarpenari esker, eraginkortasun handiagoz aurre egin ahal izango zaie lurralde atlantikoen erronka komunei, ondorengo arloetan, bereziki: hazkunde urdina, mugikortasuna, ingurumena/klima-aldaketa, berrikuntza/ikerketa, eta gizarte-dimentsioa eta kultura-esparruak.

Parte-hartzaileak

Atlantic Cities sareko kide gisa hartu dute parte Eneko Goia Atlantic Citieseko presidente eta Donostiako alkateak, Ana González Gijongo alkateak, Santiago Roura Coruñako alkatetzako koordinatzaile nagusiak, Luis Nobre Vianako alkate hautatu berriak eta Dominique Cap Brest Metropoliko lehendakariordeak.

Solaskide izan dituzte Isabelle Maës, Europar Batasuneko RTE-Tko Mugikortasun eta Garraio Zuzendaritza Nagusiko politiken arduraduna; Arthur Le Ber, Clément Beaune Frantziako Europako Gaietarako Estatu idazkariaren aholkularia; Antoine Malandain, Europako Gaietarako Estatu Idazkaritzako Politika Ekonomikoko kontseilaria; eta, Servane Metzger-Corrigou proiektuaren kudeatzailea.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak