Berriak

ASETT Gizarte Ekonomiaren Abangoardiako Hub-ak ateak ireki ditu Miramar Jauregian

Atzo goizean inauguratu zen ASETT Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank zentroa Miramar Jauregian. Gizarte ekonomiari eskainitako nazioarteko bokaziodun espazioa da, eta ekitaldian izan ziren instituzioetako ordezkari eta sektoreko eragile nabarmenak, gizarte ekonomiaren alorrean Donostiaren erreferentzialtasuna agerian utziz.

 

Aurkezpen agerrialdian parte hartu zuten, hain zuzen, Yolanda Díaz Pérez, Espainiako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroak; Eider Mendoza Larrañaga, Gipuzkoako ahaldun nagusiak; Mikel Torres, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak; Eneko Goia, Donostiako alkateak; Juan Antonio Pedreño, Gizarte Ekonomiako Espainiako Enpresen Konfederazioko (CEPES) presidenteak; Patxi Olabarria, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Goreneko presidenteak; eta Iñigo Albizurik, ASETT-en izenean.

Ekimena CEPES-ek gidatu du eta Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren babesa du, Gizarte Ekonomia eta Zaintzen PERTEaren baitan. Zentro berriak Donostiako Miramar Jauregian du egoitza nagusia, eta alor hauek landuko ditu:

  • Think Tank bat izango du, politika, ekonomia, gizarte edo teknologia arloko ikerketak egiteko. Gizarte ekonomiaren inguruko nazioarteko sare akademikoa ehuntzeaz arduratuko da, praktika onak ekartzeko eta nazioartean proiektuak ezartzeko.

  • Etorkizun ekonomiko eta sozialeko Nazioarteko Zentro bat ere izango du, gizarte ekonomiaren ezagutza eta ikerketa ingurune aldakorretan eta sektore sortu berrietan zabaltzeko.

     

     

  • Eta azkenik, Laborategi Sozial bat ere edukiko du, kolektiboen ekintzailetza jarduerak abian jartzeko eta pertsonetan oinarritutako ekonomia bidezkoago baterantz aurrera egiteko. Zentzu horretan, zentroaren helburu nagusia Think Tank-aren ondorioak praktikan jartzea izango da, ikuspegi sozio-enpresarialeko proiektu pilotuen bidez.

ASETT-en irekiera, gainera, Nazio Batuen 2025eko Kooperatiben Nazioarteko Urtearen jarduera-egutegiaren barruan kokatzen da, eta Donostiak gizarte ekonomiarekin duen konpromisoa indartzen du, 2023an Gizarte Ekonomiaren Hiriburua izan baitzen. Gainera, hiria gizarte ekonomiaren nazioarteko epizentro gisa kokatzen du, eredu ekonomiko honen baitako berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta ezagutzaren transferentzia bultzatuz.

Donostiako alkate Eneko Goiak azpimarratu zuenez, "Hiriak esperientzia handiko haztegi bikain bat du, hainbat eragile, enpresa eta kolektiboz osatua. Honi esker, aukera handiak ditugu gaur landatutako hazi hau sustrai sakoneko zuhaitz bihurtu dadin, adarrak mundura zabalduta".

Gizarte ekonomiaren pisua

Eredu ekonomiko honek Estatuko BPGren ordezkatzen du, 74.000 enpresa eta gizarte ekonomiako erakunde baino gehiagorekin, eta EBko BPGren %8a da, 12 milioi pertsona enplegatzen dituzten 4,3 milioi enpresaren bidez; horietatik 2,5 milioi Espainiakoak dira.

Gipuzkoaren kasuan, gizarte ekonomiak lurraldea egituratzen du, neurri handi batean. Izan ere, Gipuzkoaren maila ekonomikoa eta gizarte kohesioa ezin dira ulertu eskualdean errotutako kooperatiba enpresa garrantzitsuak gabe. Kooperatiba-dentsitate nabarmena dute Debagoiena, Goierri eta Donostialdea eskualdeek, eta paisaia enpresarial berezia osatzen dute. Horiekin batera, zaintzaren eta desgaitasunen sektoreetan lan egiten duten elkarteek eta gizarte ekonomiako beste hainbat erakundek ekarpen handia egiten dute.  

Euskal kooperatibismoa, industria arloan, nagusiki, munduko kooperatibismo industrialaren nukleo handiena da.

Honenbestez, abangoardiako hub-aren proiektuak erakunde ugariren lankidetza du, hala nola, Eusko Jaurlaritzarena, Gipuzkoako Foru Aldundiarena eta Donostiako Udalarena, eta Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorena bezalako gizarte ekonomiako erakundeek ere babestu dute.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak