Berriak

Aichiko Prefekturako ordezkaritza bat Euskadira etorri da, hiri adimendunen sustapenean erreferente diren hiriak aztertzera

Aichiko Prefekturako ordezkaritza bat Bilbon eta Donostian izan da egunotan, hiri adimendunen sustapenari buruz ikasten. Aichiko Prefaturako Batzarreko 15 diputatuk osatu dute ordezkaritza, eta Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Kortarekin, Donostia Sustapena agentziako zuzendari-gerente Iñigo Olaizolarekin eta Tecnaliako Mugikortasun Iraunkor eta Adimentsuaren Estrategia-arduradun Javier Coletorekin elkartu dira gaur, Donostian.

Talent Housen hasi dute bisita, eta Kortak, Olaizolak eta Coletok aurkezpen bana egin diete, ordezkatzen dituzten erakunde eta enpresek garatutako proiektuak eta estrategiak azaltzeko. Kortak, bere aldetik, 2021aren amaieran kaleratutako 2030 Plan Estrategikoa eta honen erronka nagusiak aurkeztu ditu, hala nola, erronka demografikoa edo ingurumenari lotutakoa, eta horiek hiriaren eredu aldaketan izan duten eraginaren berri eman du, tartean, mugikortasun jasangarriago bat lortzeko helburuarekin. 2000ko hamarkadaz geroztik garatzen ari den Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria estrategian ere jarri du fokua: "Garai hartan sortu zen nukleo zientifiko-teknologiko txiki hura, goi-mailako ikerketa zientifikoa egiten duten erakundez eta zentroz osatutako sare trinkoa bihurtu da", azaldu du. Horri esker, gaur egun Donostian dute egoitza, besteak beste, hainbat ikerketa-unibertsitatek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren bikaintasun-zentroak (BERC zentroak), Eusko Jaurlaritzako Lehiakortasun Sailaren ikerketa kooperatiboko zentroak (IKZ zentroak), zenbait teknologia-zentrok eta ikerketako institutu biosanitarioak. 

Donostia Sustapenaren kasuan, Hiriaren Berrikuntza eta Eraldaketarako Estrategian jarri du arreta Olaizolak; zentroen, unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetza oinarri duen estrategia honen bidez, transferentzia teknologikoarekin, ezagutzaren eta berrikuntzaren sozializazioarekin (WeekINN), tokiko talentuaren garapenarekin (Talentu Berritzailea) eta nazioarteko talentuaren itzulera eta erakarpenarekin lotutako programak eta ekintzak landu dituzte. "Horrez gain, Europako hainbat proiektu gidatu ditugu Smart Cities-en alorrean, eta oinarri teknologikoko ekintzailetza bultzatu dugu", gaineratu du.

Goizeko saioari amaiera emateko, teknologia eta negozio-eredu berrien garapenean egiten duten lanaren berri eman du Coletok. Izan ere, mugikortasunaren etorkizuneko eszenatokia aldatzen laguntzen dute, ingurumenean eragin txikiagoa, seguruagoa, adimentsuagoa eta inklusiboagoa eskainiz. "Testuinguru horretan, gure jarduera mugikortasun-sistemen balio industrialaren katera bideratzen dugu, baita administrazio, mugikortasun-kudeatzaile eta erabiltzaileengana ere", zehaztu du. Uneotan, mugikortasun elektrikoaren, hidrogeno teknologien eta automatizazioaren aldeko apustua egiten ari da Tecnalia, eta Replicate eta Smart Kalea bezalako proiektu aitzindariak garatu dituzte. Gainera, aireko hiri-mugikortasunean lanean ari dira, eta urrats garrantzitsuak egin dituzte azken urteetan. 

 

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak