Berriak

Gizarte Kontseiluaren dinamika parte-hartzailea Donostiako Etxebizitza Planari buruzko hausnarketa egiteko

Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan pasa den azaroaren 19an bildu ziren hiriko aholku-organo goreneko ordezkariak, dinamika parte-hartzailea burutu eta Udal Etxebizitza Planari buruzko hausnarketa eta eztabaida egiteko asmoarekin. Izan ere, Gizarte Kontseilua hiriko agente garrantzitsuen askotariko taldea da, hiriko gai estrategikoenentzat ideia interesgarriak ematen dituena. 

Topaketan, Gizarte Kontseiluko agente kide ezberdinekin batera, honako hauek hartu zuten parte: Pedro Miguel Etxenike, Gizarte Kontseiluko lehendakaria; Kepa Korta, Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendaria-koordinatzailea eta Gizarte Kontseiluko lehendakariordea; Eneko Goia, Donostiako alkatea; Jaime Domínguez-Macaya, Ogasun eta Finantzen zinegotzi delegatua eta Tokiko Gobernu Batzordeko idazkaria; Amaia Agirreolea, Herritarren Parte Hartze Zerbitzuaren burua; Enrique Ramos, Hirigintzako zinegotzia; eta Rafael Farias, Etxegintzako zuzendari kudeatzailea. 

Kepa Kortak, E2030DSS Bulegoaren zuzendariak, ongietorria egin eta maiatzaren 29ko bileran jorratutako gaien akta onartu ondoren, Ogasun eta Finantzen zinegotzi delegatua den Jaime Domínguez-Macayak 2019ko Udal Aurrekontua aurkeztu zuen. Zinegotziak gogoratu zuen Udalak herritarren parte-hartzea sustatzearen aldeko apustua egiten duela, eta 2018an 3,2 milioi euroko aurrekontu-partida izan duela urteko aurrekontu osoan, eta, modu horretan, herritarrek proposatu eta bozkatutako 25-30 jarduera eta proiektu aktibatu ahal izan direla. 

Ondoren, Pedro Miguel Etxenikek Amaia Agirreoleari eman zion hitza, Herritarrek Parte Hartzeko Zerbitzuko buruari, saiorako aurreikusitako parte-hartze prozesua zuzentzeko ardura zuenari. Jorratu beharreko gai nagusia Donostiako Etxebizitzaren Hasierako Plana zen. 

Jardunaldia emankorra izatea bermatzeko, bertaratutakoei etxebizitzaren inguruko diagnostikoaren hausnarketarako zenbait galdera banatu zitzaizkien aurretik. Gainera, Enrique Ramosek eta Rafael Fariasek Donostiako etxebizitzen egungo egoerari buruzko datu garrantzitsuak eman zituzten, testuingurua sortu eta lanean hasi ahal izatearren. 

4 laguneko taldetan, bertaratuek Udal Etxebizitzaren Hasierako Planean jasotako zenbait alderdiren inguruko hausnarketa eta eztabaida egin zuten, eta, dinamika ezberdinei esker, jorratzeko edo azpimarratzeko zeuden alderdiak identifikatu ahal izan zituzten. Halaber, Donostiako Estrategiaren atarian online inprimakiaren bitartez herritarrengandik jasotako ekarpenak aztertu zituzten. 

Gai horiek eta dinamikan lortutako ondorioak abiapuntu gisa erabiliko dira Udal Etxebizitza Plana aberasteko balioko duen dokumentua egiteko, hori baita Donostiako 2030eko estrategia diseinatzeko ildo nagusietariko bat. 

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak