Diagnostikoa hiriaren benetazko egoera zein den erakusten duen erradiografia edo eskala handiko argazkia da. Jasotako analisiaz abiatuta, eztabaidarako, ekarpenak egiteko eta eragile, erakunde, kolektibo eta herritarrekin egiaztatze prozesu baterako denboraldia irekitzen da. Talde-lanean oinarritutako zeregina da, eta taldea zabalogoa eta anitzagoa den einean, prozesuaren garapena aberasgarriagoa eta baliotsuagoa izango da.
Parte-hartzerako eta eztabaidarako epearen ondoren, eta beti ere 2020-2030 hamarkadara begira, azken dokumentua egiten da, bertan hiriak diseinatu beharko dituen helburuak eta ardatz-estrategikoak jasotzen dira, 2030 urtean izan nahi dugun hiria lortzeko.
Etorkizunari aurre egin
Hiriek etorkizunari aurre egiteko duten beharrari erantzuten diete plan estrategikoek. Horrenbestez, gakoa honako galderen erantzunean dago: Norantz joan nahi dugu? Zer-nolako hiria izan nahi dugu etorkizunean?
Lurraldearen plangintza estrategikoa beharrezko tresna da hiriaren etorkizuneko ikuspegi komuna sortzeko. Era berean, hainbat arlotako eragile publikoek eta pribatuek (sozialak, erakundeetakoak, ekonomikoak...) elkarrekin sortutako ikuspegi hori betetzeko bide-orri ere bada.
Ez da lan samurra; horizontalki landu behar baita, eta horrek zer hiri-eredu nahi dugun eztabaidatzea eskatzen baitu. Dena den, etorkizunerako estrategia argia eta iraunkorra lortzen lagunduko du, aldaketak aldaketa.
Hala, etorkizunerako prestatzen eta ahalik eta eredu onenera bideratzen lagunduko digu, ez gaitezen kale itsu batean noraezean sar. Etorkizuna diseinatzen eta eraikitzen ez duen hiria bere etorkizuna jasatea kondenatuta dago.