Berriak

Atlantikoko Hiriak Donostian bildu dira klima-aldaketari aurre egiteko proiektu eta estrategiak partekatzeko

Atlantic Cities sarearen urteroko Batzar Orokorra eta mintegia atzo, maiatzak 24, abiatu zituzten Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Topaketak formatu hibridoa du, eta sareko kideek adierazpen bateratua sinatuko dute klima-aldaketak kostaldean eragiten dituen ebidentziak mahai gainean jarri eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko konpromisoa berresteko.

Berria irakurri

Atlantikoko Hiriek bat egingo dute Donostian klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka borrokatzeko

Atlantic Cities sarearen urteko Batzar Orokorra eta mintegia Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian egingo dituzte maiatzaren 24an eta 25ean, sarearen lehendakaritza Gipuzkoako hiriburuak duela baliatuz. Topaketak formatu hibridoa izango du, eta sareko kideek adierazpen bateratua sinatuko dute klima-aldaketak kostaldean eragiten dituen ebidentziak mahai gainean jarri eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko konpromisoa berresteko.

Euskal gastronomiaren erreleboa bermatuta dago

Akelarre jatetxeko sortzaile eta sukaldari Pedro Subijana, Xarma Cook & Culture jatetxeko sukaldari eta arduradun Aizpea Oihaneder, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusi Joxe Mari Aizega eta Gipuzkoa Ostalaritza-ko idazkari nagusi Kino Martinez euskal gastronomiaren belaunaldi aldaketaz eztabaidatzeko elkartu dira Radio San Sebastian irrati kateko Hoy por Hoy San Sebastian saioan, Donostiako Gizarte Kontseiluko lehendakari Daniel Zulaikarekin batera.

 

Donostiako Gizarte Kontseiluak hiriko etorkinen papera izan du aztergai

Donostiako Gizarte Kontseiluak urteko bigarren osoko bilkura egin du astelehen honetan, maiatzak 9, Donostiako udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan. Donostiar berrien inguruko saio monografikoa izan da, eta Daniel Zulaika Gizarte Kontseiluko presidentearekin, Eneko Goia alkatearekin eta Kepa Korta Estrategia Bulegoko zuzendariarekin batera, hiriko hamar eragilek hartu dute parte bileran.

Martxoaren 8aren harira, Donostiako emakumeen zirrimarra

Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna da. Bide luzea egin dugu, baina beste horrenbeste dugu egiteko. Egungo egoera aztertzea ezinbestekoa da helburuak finkatzeko eta lan-ildoetan aurrera egiten jarraitzeko. Eta, horretarako, informazio objektiboena datuek ematen digute.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak