EKOS Jaialdiko sari-banaketarekin bukatutzat eman da gaur Gizarte Ekonomiaren Hiriburutza urtea
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak antolatutako EKOS Gizarte Ekonomiaren Jaialdiaren sari-banaketa egin da gaur goizean Kursaalen, gaztez eta gizarte ekonomiaren alorreko ordezkariz betetako auditorioaren aurrean. Donostia 2023 Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren testuinguruan antolatutako azken ekitaldia izan da; hiriburutzaren helburua, hain zuzen, Donostia bera eta lurraldea nazioarteko erreferente bihurtzen dituen eredu ekonomiko honen balioa agerian jartzea izan da, eta arrakasta kasuak ezagutaraztea.