Donostiak gizarte kohesio eredua azaldu du Dresden-go nazioarteko topaketan
Donostiako alkateak, Eneko Goiak, hiriko gizarte kohesio eredua azaldu zuen Dresdenen (Alemania) burutzen ari den ‘International Dresden Dialogue’ jardunaldien baitan. Kepa Korta, Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendaria bertan izan zen, eztabaida demokratikoa eta partaidetzaren ikuspuntutik, egin daitekeena aztertuz eta partekatuz.