Gizarte Kontseiluko presidentea, Pedro Miguel Etxenike, Europako Fisika Elkarteko Ohorezko kide
20 Ohorezko Kidek osatzen duten zerrendan sartu da Fisika Katedraduna. Zerrenda hori, besteak beste, zazpi Nobel saridunek, CERN-eko bi zuzendari ohik eta Asturiasko Printze saria eskuratu zuten hiru pertsonek osatzen dute.