Miarritzeko Nazioarteko I. Maratoiaren aurkezpena egin dute Donostian
Bi hirien arteko lankidetza-hitzarmenaren baitan, Donostiako alkate Eneko Goiak eta Miarritzeko alkate Maider Arosteguyk lan bilera izan zuten atzo, martxoak 2, Gipuzkoako hiriburuan. Haren ostean, ekainaren 5ean egingo duten Miarritzeko Nazioarteko Maratoiaren lehen edizioa aurkeztu zuten.