2025eko aurrekontuen, Plan Orokorraren eta Etxerik Gabeko Pertsonen Dekalogoaren azterketarekin hasi du urteroko jarduna Gizarte Kontseiluak
Donostiako Gizarte Kontseiluak urteko lehen bilera egin zuen urtarrilaren 28an, 2025eko ekitaldiari hasiera emateko. Lehen saio honetan hiriaren etorkizunerako funtsezkoak diren hiru gai aztertu ziren: Etxerik Gabeko Pertsonen lantaldeak Lanerako Dekalogoa eman zion Eneko Goia Donostiako alkateari, udal aurrekontuaren proiektua aurkeztu zen eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurrerapenaren berri eman zen.