Passion for Knowledge (P4K) ezagutzarekiko pasioa ospatzen duen jaialdia da, bere jardueretan parte hartzen duten milaka herritarrekin batera. Laugarren edizioa 2019ko iraileran 30etik urriaren 5era egingo da, Donostian, egoitza nagusi duen hirian, eta baita Bilbon eta Iruñean ere. Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroa da jaialdiaren antolatzailea.
Azken urteotako aurkikuntza zientifiko garrantzitsuenetakoen protagonista izan diren ikertzaile handiek parte hartzen dute jaialdian. Edonoren esku dagoen luxu bat da, Victoria Eugenia antzokian, Guggenheimen edo Baluarten egingo diren hitzaldietara joatea eta Nobel saridunekin eta mundu mailako adituekin ikasten jarraitzea.
Jaialdiaren programa zabalak, hitzaldiak ez ezik, hainbat publikorentzako jarduerak biltzen ditu: topaketak bigarren hezkuntzako ikasleen eta zientzialarien artean, Naukas saioak, erakusketak, haurrentzako tailerrak, ikuskizunak, proiekzioak, etab.
2019an, Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea ospatzen ari da, eta Passion for Knowledge (P4K) jaialdiak bere osagaietako bat omenduko du: wolframioa (W), 1786an Elhuyar anaiek lehen aldiz Bergaran isolatu zuten elementua.
Inaugurazioa irailaren 30ean izango da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian arratsaldeko 18:00etatik aurrera.