Euskal enpresek fabrikazio aurreratuaren aldeko Europako politika berriak ezagutu ahal izango dituzte irailaren 22an egingo den webinarrean. Online ekitaldian, Manumix proiektu europarraren emaitzak aurkeztuko dira. Proiektu hori Eusko Jaurlaritza buru duen programa da, eta azken lau urteetan garatu da Euskadin, Lituanian, Piamonten eta Galesen, fabrikazio aurreratuaren sektorean berrikuntza hobetzeko.
Online jardunaldirako izen-ematea zabalik dago eta Maurizio Gattiglio Europar Batasuneko Manufuture-ES´s Goi Mailako Taldeko presidentea izango da protagonista, Europako manufaktura-industriaren eraldaketa bultzatzen duen plataforma teknologikoa. Europako industria suspertzeko eta Manumix proiektua garatzeko gakoak aurkeztuko ditu.
Europako programa horrek milioi bat euroko aurrekontua izan du, eta lantaldean elkarrekin aritu dira Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua, Galeseko gobernua eta Mosta eta Finpiemonte agentzia publikoak (Lituania eta Piamonteko gobernuen menpeko erakundeak).