Helmut Schwarz, Berlingo Unibertsitate Teknikoko Kimikako Katedraduna izango da, hizlari, DIPC-ek antolatutako topaketa honetan. Jatorrizko hizkuntza ingelesa izango da eta euskara eta gaztelerara aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da. Sarrera doakoa eta librea, aforoa bete arte.
Hitzaldiaren gai nagusia oinarrizko ikerkuntza ez dela soilik guztiz beharrezkoa, eskura dugun ondasun publiko errentagarriena ere badela, izango da.
Argi eta garbi ikusi da, Max Planck-ek esan zuen bezala "ezagutza beti doala aplikazioaren aurretik". Oinarrizko ikerkuntza epe luzeko apustua izanik eta gainera diru inbertsio handia eskatzen duelarik, ikerlariek arazo handiak izaten dituzte haren garrantzia publiko orokorrari, legegileei eta erabakiak hartzen dituzten politikariei azaltzeko. Alabaina, denok dakigu gure bizitza askozaz ere deserosoagoa izango litzatekeela, ziurtzat ditugun eta jatorria oinarrizko ikerkuntzan duten gauza horiek gabe.
Helmut Schwarz, Berlingo Unibertsitate Teknikoan Kimika Katedraduna da. 2008tik Alexander von Humboldt Fundazioko Lehendakaria ere bada. Halaber, Alemaniako Zientziarako Fundazioko Lehendakari-ordea izan zen 2001tik 2007ra arte. Ikerlari bisitaria izan da mundu osoko erakunde askotan, 1000tik gora hitzaldi gonbidatu eman ditu eta 1000 artikulo zientifiko baino gehiago publikatu ditu. 50 bat dira jaso dituen sari, distintzio eta ohore dozena bat herrialderen eskutik.