Eskualdeen eta Hirien Europako Goi Bilera tokiko ordezkari hautetsien topaketa da, eta Eskualdeen Europako Komiteak bi urtean behin antolatzen du, Europar Batasunak dituen erronka nagusiak eztabaidatzeko.
Aurtengo Goi Bileraren helburua Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren eragina eta irismena handitzea da. Eskualde eta hirietako ahotsak entzun eta aditu behar dira; izan ere, funtsezko ekarpena egiten diote Europaren proiektuari, eta berebiziko garrantzia dute herritarrek Europaren bihotzean duten posizionamenduan.
Frantziako anfitrioi eta antolatzaileen, gazteriaren ordezkarien eta formatu hibridoak ahalbidetzen duen parte-hartze zabalaren laguntzarekin, Eskualdeen eta Hirien Europako bederatzigarren Goi Bilerak hiri erresilientea, koherente eta demokratikoak diseinatzen laguntzeko gonbita luzatu nahi die herritarrei eta haien ordezkari hautetsiei.
Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren amaierako osoko bilkuraren aurretik, berreskuratzeko ahaleginekin konprometitutako eta etorkizun iraunkorrago baten alde lankidetzan aritzeko prest dauden hiri eta eskualdeen eskaerak eta proposamenak aztertuko ditugu elkarrekin.