Gastronomiaren sektoreko ezagutza-liderrak Culinary Action! Ekintzaileentzako Nazioarteo IX. Foroan elkartuko dira martxoaren 21ean eta 22an. Edizio honetan, birtualki zein aurrez aurre parte hartu ahal izango da.
Orria pasa eta gastronomiaren eduki, ideia eta ikuspegi berriei bide emango diete. Foroari esker, balio-kateko hizlarien topaketa bat sortzea lortu dute, gastronomiaren sektorearen inguruko sormenaren, osasunaren, gastronomiaren eta digitalizazioaren inguruko gaiak partekatuz. Eraldaketa eta inspirazioa eskaintzen dituen espazioa bihurtu da topaketa.
2022ko Foroak elkarrizketarako eta hausnarketarako gonbita egingo die parte hartzaileei. Hala, mahai-inguruak, hitzaldi inspiratzaileak eta Gastronomiaren oraina eta etorkizuna zein beste hainbat arlo (hala nola, teknologia eta nekazaritza, industria, Retail eta Horeca) aztertzeko hamar tailer egingo dituzte hilaren 21etik 22ra.